Argitalpen-data: 2017/04/21

Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna

15-29 urteko gazteen erdiak baino gehiagok diote azken hilabetean libururen bat irakurri dutela aisialdian

GEBren logoaApirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko zenbat gaztek irakurtzen dituzten liburuak denbora pasatzeko azalduko du.

Euskadiko gazteen artean, irakurtzeko ohiturak gora egin du 2008tik 2016ra (hamar puntu): 2008an, gazteen % 44,6k zioten libururen bat irakurri zutela azken hilabetean aisialdian, eta 2016an, % 54,4k zioten hori. Irakurtzeko ohiturari dagokionez, neska gazteek mutilek baino gehiago irakurtzen dute.

Irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, sexuaren arabera (%)

Irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, sexuaren arabera

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak seriea) eta Kulturaren Euskal Behatokia (Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta -kontsumoari buruzko inkesta 2007-2008)

2008an, adin txikieneko taldeak (15-19 urtekoak) zuen irakurtzeko ohitura gutxien, baina egoera hori goitik behera aldatu da, eta 2016an, adin-talde horietakoak dira gehien irakurtzen dutenak.

Okupazio nagusiaren arabera, ikasleen % 59,0k diote azken hilabetean aisiagatik libururen bat irakurri dutela. Lanean ari direnen artean, ehuneko hori % 51,7 da, eta langabezian daudenen artean, berriz, % 42,4. 

Irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, adin-taldeen arabera (%)

Irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, adin-taldeen arabera

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak seriea) eta Kulturaren Euskal Behatokia (Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta -kontsumoari buruzko inkesta 2007-2008)

Euskaraz irakurtzeko ohiturak zertxobait atzera egin du azken urteotan: 2008an, inkestaren aurreko hiru hilabeteetan, 15-29ko urteko gazte euskaldunen % 43,5ek irakurri zuten libururen bat euskaraz; 2016an, ehuneko hori % 41,8ra jaitsi da. 

Euskaraz irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, adin-taldeen arabera (%)

Euskaraz irakurtzeko ohituraren bilakaera 15-29 urteko gazteen artean, adin-taldeen arabera

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko gazteak seriea) eta Kulturaren Euskal Behatokia (Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta -kontsumoari buruzko inkesta 2007-2008)

2008an, 25-29 urtekoen taldean, % 44,2k zioten azken 3 hilabeteetan libururen bat euskaraz irakurri zutela, baina ehuneko horrek behera egin du 2016an, % 29,4ra arte. 15-19 urtekoen taldean euskaraz irakurtzen dutenen ehunekoa % 60,1 dela kontuan hartuta, agerikoa dirudi ohitura horrek lotura duela hezkuntzarekin, eta gazteek alde batera uzten dutela apurka-apurka, hezkuntza arautua bukatu ahala.

Baietz jarraitu gizarte sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa