Apar errepikariak antzeman dira Alzolako presatik ibaian behera, Deba ibaian

Fuente_Patxi_Casal.jpg

2017.eko ekainak 23

Vitoria-Gasteiz. 2017.06.23. URAk  Alzolako presatik ibaian behera, Deba ibaian, aparrak atzeman ditu gaur goizean. Eremu horretan apar errepikariak direnez, URAk kamara bat jarri du, ibaiari etenik gabeko jarraipena egiteko, eta aparren iturria zehazten saiatzeko.

URAko ur-ikuskariak eremura gerturatu dira berriro ere, eta badaezpada, arroko isurketa-titular nagusiei jakinarazi die aparrak berriro izan direla, eta  gorabeherarik egon ote izan den galdetu. Baina,  jakinarazi dutenez, ez da aparteko gertakaririk antzeman.

Alzolako presatik ibaian behera, apar horiek errepikariak dira; halere,  ez dakigu non den iturria oraindik. Alzolako presatik ibaian behera sortzen dira, eta metro batzuk beherago metatzen dira, “Aguas de Alzola”ko parean; izan ere, ibai morfologiak berak urak geldiarazten ditu eremu horretan. Aparrok ibilguaren metro jakin batzuetan ematen dira, eta metro batzuk beheraxeago desagertu. Tarte horretan, bestalde, ur-emariak ez du indar askorik.

Halaber, URAk hainbat lagin hartu izan ditu, baina analisien  emaitzek ez dute apar horiek sor ditzaketen kutsadura-iturririk antzeman. Hain errepikariak izateagatik, URAK lagin batzuk bidali ditu AZTIra ere, bertan aparrak sor zitzaketen mikrooganismorik antzeman zitezkeelakoan; baina, emaitzek ez dute aparteko egoerarik islatu.

Apar horien iturria ezagutzeke bada ere, azken egun hauetan antzerako gertakariak sortu izan dituzten baldintzak izan dira:hala nola, uraren temperatura altu samarra (22,1ºC),  emari txikia…

Gogorarazten da halako aparrik edota ibaian isurketarik antzemandakoan, 112ra ahalik eta azkarren deitzearen garrantzia.

 

Argazkia: Basque Water. Patxi Casal.