Ama Zuriaren Jaietan zehar tranbian 10.000 balioztatze gehiago

Tranvía_La_Blanca.jpg

2017.eko abuztuak 11

Tranbia Legebiltzarrera iristeak tranbiaren erabilera mesedetu du eta balioztatzeak jaietan zehar aurreko urtearekin konparatuz gero, %6,7 igo dira.

Joan zen urteko abuztuan burututako lanek, Legebiltzarra geralekuaren parean, tranbia bidean diagonal bikoitza jartzeko, tranbia unitateak aipatutako geralekuan noranzkoa aldatzea ahal izateko, bere eragin onuragarriak izan dituzte Ama Zuriaren eta brusadun eta neskaren eguneko jaien ospakizunen zehar.

Egun horietan zehar, tranbiak, aurreko urteekin konparatuz gero, Legebiltzarreko geralekuraino, jaiaren erdiguneraino bertaraino bidaiariak hurbildu ahal izan ditu. Izan ere, aurreko urteetan unitateek ibilbidea Antso Jakituna geralekuan bukatzen zuten.

Horrela, Ama Zuriaren jaietan zehar erregistratutako balioztatzeak 145.088 izan dira, 2016. urtean baino %6,7 gehiago. Tranbiara igo edo tranbiatik jaitsi diren erabiltzaile gehien, Legebiltzarrekoa izan da, guztira 40.583 balioztatzeekin, gero bigarrena oso urrun geratzen da, Antso Jakituna 17.130 balioztatzeekin.

Pertsona gehien jaiera hurbiltzeko tranbia aukeratu duten eguna larunbata, abuztuaren 5a izan da, eta horren atzetik ostirala, abuztuaren 4a kokatzen da Zeledonen jaitsierarekin.

Diru-zorro titulua orokorrean zenbatutako bidaien %70,34an erabili da, baina joaneko zein Bizkaiko eta Gipuzkoako kontaktu gabeko txartelen tituluek ere igoera izan dute.

Eragin positibo hau ere Brusadun eta nesken egunean hauteman zen, izan ere egun horretan 30.053 balioztatze zenbatu ziren eta horrek esan nahi du 2016. urtearekin konparatuz gero, %19ko hazkundea egon dela.

Legebiltzarra geralekua ere gehien erabilitako geralekua izan zen, izan ere %31,5 erabiltzaile igo eta jaitsi ziren.