Abian da 'Mundubira 500: Juan Sebastian Elkano Fundazioa', Eusko Jaurlaritzaren babesarekin

getaria.jpg

2017.eko uztailak 05

Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapia, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria ‘Mundubira 500: Juan Sebastian Elkano Fundazioa’-ren inaugurazioan izan dira, Getarian. Proiektu honen helburua itsasgizon handiaren jarduna nabarmentzea eta aztertzea da.

Euskadiko erakundeetako hainbat ordezkari izan dira ekitaldian, eta guztiek azpimarratu dute “Elkanoren erreferiantzaltasuna”. Bingen Zupiria sailburuak azpimarratu du proiektuak “aukera paregabea ematen duela Elkano beraren jarduna eta bizi izan zen garaia aztertzeko”. “Era berean, munduari eginiko lehen biraren 500. urteurrenak aukera ematen digu aurrera begiratzeko, eta euskaldunok bizi garen mundu honetan izan nahi dugun tokiaz pentsatzeko”, adierazi du.