9.860.000 " Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorearentzako laguntzak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-09-19)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 19

  • Iraunkortasun neurriak eta merkaturatzerako planak ezartzea finantzatuko da 
  • Onuradunak izan ahal dira partikularrak edo ondasun komunitateak: erakundeak, arrantza profesionalak, sektoreko produktoreen erakundeak eta arrantzaleen kofradiak 

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren agindu bat onartu du. Horren bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektoreari zuzendutako laguntzetarako. Zehazki, sektore horri 9.860.000 €-ko finantzaketa dagokio. 

Deialdi horren aurrekontu-zuzkidura honela banatzen da: 6.803.400 € Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) dagozkio, eta 3.056.600 € Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrei.

Zehazki, hauek dira laguntza-lerroak:

 A. Arrantza jasangarria

a) Berrikuntza.

b) Aholkularitza-zerbitzuak.

c) Ikertzaileen eta arrantzaleen arteko elkarteak.

d) Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala.

e) Arrantzale gazteentzat hasierako laguntza.

f) Arrantza-ontzietan edo banako ekipoetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna.

g) Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

h) Arrantza-jarduerak behin betiko geldiaraztea.

i) Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezieen babesera mugatzea.

j) Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza.

k) Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta leheneratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsasoko hondakinen bilketa.

l) Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta leheneratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak.

m) Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak.

n) Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordeztea edo modernizatzea.

o) Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera.

p) Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.

B. Produkzioko eta merkaturatzeko planak eta neurriak

1. Produkzioko eta merkaturatzeko planak eta neurriak.

2. Merkaturatze-neurriak. 

C. Akuikultura jasangarria

  1. Berrikuntza.
  2. Akuikulturako inbertsio produktiboak: produkzioa dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea.
  3. Akuikulturako inbertsio produktiboak: baliabideen efizientzia, uren eta kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatzeko sistemak.
  4. Akuikulturako inbertsio produktiboak: efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriaren erabilera areagotzea.
  5. Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak.
  6. Giza kapitala eta sareko lana sustatzea.
  7. Akuikultura-produkzioko eremuen ahalmena handitzea.
  8. Akuikultura-enpresak sustatzea.
  9. Animalien osasunari eta ongizateari buruzko neurriak. 

Epea eta aurkezteko tokia

Eskabideak aurkezteko, laguntza motaren arabera, EHAAn eta www.nasdap.ejgv.euskadi.eus orrian argitaratutako ereduari jarraitu behar zaio. Dokumentazioa hemen aurkez daiteke: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan, Lakuan nahiz lurralde-ordezkaritzetan, edota Saileko Arrantza Azpiegituren Zerbitzuan (Concha Jeneralaren kalea, 23, 2.a, Bilbo) edo Saileko Arrantza Antolatzeko Zerbitzuaren bulegoetan (Easo kalea, 10, Donostia). Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako edozein baliabideren bitartez ere aurkeztu ahal izango da dokumentazioa.