569,92milioi ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-07-26)

fotoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 26

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen 2017-2018 ikasturteko hezkuntza-itunak gauzatu ahal izateko gastu aurreikuspena. 

Gastu aurreikuspena 569.916.029 eurokoa da. 

Hezkuntza-itunak berritu edo izenpetzeko eskaera egin ahal izango dute, Euskadin honako ikasketa hauek eskaintzeko baimenduta dauden ikastetxe pribatuek: Haur Hezkuntza (bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa. Era berean, Hezkuntza Bereziko gela egonkorrak eta zereginen ikasketarako gelak ere ituntzen dira. 

Hezkuntza-itunen bidez, ikastetxe pribatuetako irakaskuntza-jardueratik eratortzen diren gastuak finantzatzen dira, aurrez aipaturiko etapa horietan. Ikastetxean matrikulaturiko ikasle kopuruaren eta osaturiko taldeen arabera kalkulatzen den diru-kopuru hori, pertsonal gastuetara (izan irakasle edo ez irakasle),  nahiz ikastetxeen ohiko funtzionamenduak eragindako gastuetara bideratzen da. 

2017-2018 ikasturte honetan 299 itunpeko ikastetxe daude Euskadin: 34 Araban, 151 Bizkaian eta 114 Gipuzkoan. Orotara, 7.145 itunpeko gela batzen dituzte guztien artean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietakoak.