Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

37 euskal enpresek bere produktuak Basquisite Saloian erakusten dituzte 100 erosle gonbidatuen aurrean, beren merkataritza-esparrua zabaltzeko asmoz

Basquisite5.jpg

2017.eko urriak 23

Gaur BASQUISITE Saloia, Euskadi eta Nafarroako nekazaritza-elikagaien industriako ekoizle eta eraldatzaileen areto profesionala inauguratu da, parte hartzen duten enpresen hazkundea eta nazioartekotzea xede dituena.

Guztira Euskadiko 37 enpresa eta Nafarroako 11 euren produktuak erakutsiko dituzte gaurtik bihar arte FICOBAN, Gipuzkoako Erakustazokan. Horiez gain, beste toki batzuetako eta sektore laguntzaileetako 20 enpresa eta erakunde ere etorriko dira.

BASQUISITEren inaguruazioan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola; Gipuzkoako Aldundiko Turismoko Zuzendaria, Maite Cruzado; eta Director de BASQUISITEko zuzendaria, Iban Unzueta.

Peli Manterolak BASQUISITE bezalako ekimenak nekazaritzako elikagaien enpresen nazioartekotze  eredu gisa direla adierazi du. Nazioartekotzea da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi aurkeztutako Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plana Estrategikoaren lehentasunetako bat. Plan Estrategiko honen bidez Eusko Jaurlaritzak “Euskadik nazioartean duen eragina sendotzea nahi du, gastronomia eta elikaduraren erreferentziazko lurraldean  bihurtuz nazioarteko abangoardiarekin harremanak mantenduz” esan du Manterolak.

Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak ere azaldu du Planak proposatzen duela elikaduraren eta gastronomiaren balio kateak euskal BPGd-en duen pisua handitzea, eta lau urtean egungo %10,56tik %12ra igarotzea. Horrek 2.457 milioi euro inbertitzea eskatzen du. Eta BASQUISITEren kasuan bezala, lankidetza publiko-pribatua sendotu, bertako produktua bultzatzeko, enplegua sortzeko eta aberastasuna sortzeko.

BASQUISITE saloia

Enpresa-erakusketariei beren merkatua zabaltzen laguntzeko, antolatzaileek mundu osoko azalera handietako erosle nagusiak, denda espezializatuak eta gourmet produktuen inportatzaileak gonbidatu dituzte. Estatuko gainerako txokoetako eta beste 18 herrialdetako 100 erosle gonbidatu edo hosted buyer izango dira.

Nazioarteko hosted buyer-en % 78k ez du orain arte negoziorik egin enpresa-erakusketariekin, eta beraz, aukera paregabea izango da bezero eta salmenta berriak sortzeko.

Hoster buyer horiez gain, gutxi gorabehera Euskadiko, Nafarroako eta inguruko lurraldeetako 500 bezero eta profesional etortzea ere espero da.