325.000 "-ko diru laguntza UPV/ EHU-ri, energia kontsumo ia nuluak lortzera bideratutako eraikinen birgaitze energetikoan irtenbide berritzaileak garatzeko (Gobernu Bilera 2017-11-28)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 28

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposatuta, UPV/EHUren Donostiako Arkitekturako Goi Mailako Eskolari 325.000 €-ko diru-laguntza ematea onetsi du, energia-kontsumo ia nuluekin birgaitutako eraikin errealak lortzeko gai diren birgaitzearen eta, zehazki, birgaitze energetikoaren arloan eredu eta irtenbide berritzaileak garatzeko. 

Zehazki, Arkitekturako Goi Mailako Eskolak hiru azterlan egingo ditu Amurrio (Araba), Ortuella (Bizkaia) eta Donostia (Gipuzkoa) udalerrietako zenbait eraikinetan, bai eta azterlan global bat ere, hiru proiektu horien ondorioak Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, Euskadiren titulartasuneko egoitza-parke eraikira eramateko aukerak aztertuko dituena. 

Aurreikusten da Euskadiko parke eraikiaren bi herenek zaharkitze-maila altua duela, eta horrek arazoak eragiten ditu zenbait alderditan, besteak beste, efizientzia energetikoan, irisgarritasunean edo bizigarritasunean. Eta birgaitzea eta energia-kontsumo ia nulua batzea ez dela posible irtenbide konbentzionalekin; beraz, eraikuntza-mota horretara egokitutako irtenbideak ikertu eta garatu behar dira.