300 profesional elkartuko dira ostegunean egingo den ZIBERSEGURTASUNA-BASQUE INDUSTRY 4.0 Kongresu tematikoan

2017.eko otsailak 21

Jardunaldia, ostegunean, goizeko 9.30tan egingo da

Orona-Ideon

  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Arantxa Tapiak eta Segurtasun sailburuak, Estefanía Beltrán de Herediak inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute.
  • “Zibersegurtasuna: Basque Industry 4.0" kongresuaren helburua da,  enpresa txiki eta ertaineko profesionalei errealitate honen inguruan formazioa ematea.
  • Eusko Jaurlaritzak Euskadin egingo duen Zibersegurtasun Zentroaren ardarzak aurreratuko ditu.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak industria inguruneetan sartzearen ondorioz, segurtasun arrisku eta erasoak areagotu egin dira. Zibererasoak dramatikoki hazten ari dira, orain dela urte gutxi arte guztiz isolatuta -eta beraz erasoetatik libre- zeuden inguruneak elkarren artean interkonektatzen ditugun heinean.

4.0 Industriako proiektu batean abiatzen den edozein enpresak, handia zein txikia izan, kontuan hartu behar ditu bere ekoizpen prozesuan teknologia jakin batzuk sartzeak nolako eragina izango duen zibersegurtasunaren arloan.

Arrazoi huek medio, Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadiko industriaen alorreko profesionalak ezenatoki honetarako prestatzen eta aste honetan "Zibersegurtasuna: Basque Industry 4.0" kongresua antolatu du. Bertan Garapen Ekonomikoko eta Segurtasuneko sailburuek parte hartuko dute.    

Kongresu honen helburua da enopresa txiki eta ertainetako profesionalei errealitate honen inguruan formazioa ematea eta foro bat sortzea, industria inguruneetako zibersegutasunari buruzko ideiak, esperientziak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko. Horretarako, hainbat adituk gaiari buruzko hitzaldiak emango dituzte. Ingurune mota hauetan gertatzen diren ohiko erasoak zeintzuk diren azalduko dituzte eta, batez ere, arrisku hauetatik babesteko edo arriskuak gutxitzeko teknikei buruz hitz egingo dute.

Jardunaldia gainera, Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan abian jarriko duen Zibersegurtasun Zentroaren garapenarekin bat dator eta sailburuek proiektu honen gakoak aurreratuko dituzte euren hitzaldietan.

Horrez gain, enpresa industrialen kasu errealak aurkeztuko dira eta aukera egongo da, sektoreko arazoen inguruko esperientziak lehen eskutik ezagutzeko.

Egitaraua:

9:30  Tapia eta Beltran de Heredia sailburuen irekiera

9:45 - 10:15 “Industria 4.0 Iraganeko erasoak” Pablo San Emeterio - ElevenPaths (Telefónica Cybersecurity Unit)

10:15 - 10:45 “Zibersegurtasuneko estrategia berri bat: Ziber Adimena eta Defentsa Aktiboa” David Barroso - Countercraft

10:45 - 11:15 “Industria sektoreko mehatxuen aurkako paradigma berria.  Antolaketa, prozesuak eta teknologia, kalteak arindu eta prebenitzeko” Arkaitz Gamino - ITS-Security

11:15 - 11:45 Kafea – Networking-a

Enpresetako kasuak

11:45 - 12:05 Aceros Inoxidables Olarra S.A.: “Zibersegurtasuna Olarran” Unai Basabe (Informatikako arduraduna)

12:05 - 12:25 Copreci S.Coop. “Industria-sare seguru baten diseinua” Andoni Bengoa (IT Managerra)

12:25 - 12:45 Mercedes Benz S.A. “Ekoizpen sareko IT ingurunea babestea” Jon Bueno (Kudeaketa sistemen koordinatzailea)

12:45 - 13:05 Grupo Plásticos Ferro "Backup-a industria inguruneetan hardwarea kontuan hartu gabe (Mirage)" José Antonio Fernández (IKT arduraduna)

Tailerrak

13:05 - 13:50 “Automatizazio sistemen eta kontrol industrialen Zibersegurtasuneko praktika onak" Miguel Fernandez - Mondragon Unibertsitatea

13:50 - 14:30 "Delitu informatikoa: gomendioak gertakari baten aurrean" Garikoitz Echabe, Ertzaintzaren Informazioaren Teknologietako Delituen Sekzio Zentraleko Burua.