101,1 milioi euroko gaikuntza Lurralde Historikoak konpentsatzeko HDEKan hartutako akordioaren ondoren (Gobernu Bilera 2017-11-07)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 07

Gobernu Kontseiluak 101,1 milioi euro gaitzeko dekretua onartu du gaur. Horietatik, 91,56 milioi euro Lurralde Historikoak konpentsatzeko dira, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2017ko maiatzean hartutako akordioaren eragin finantzarioa neutralizatzeko, eta 9,59 milioi euro Egokitzapenerako Funts Orokorraren gehikuntzari dagozkio. 

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, aurtengo urriko bileran, Lurralde Historikoak 91,56 milioi eurorekin konpentsatzea erabaki zuen, EIBMak 2017ko maiatzean hartutako akordioen eredura gehitzeak Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan izan duen eragin desberdina neutralizatzeko. Horrela, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek ez dituzte murriztuta ikusiko beren baliabideak aurrekontuarekiko tributu itunduetan parte hartzeagatik. 

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak Egokitzapenerako Funts Orokorrari 2017rako egin beharreko behin-behineko ekarpena ere onartu zuen, 80,5 milioi euroko zenbatekoan, EAEko Administrazio Orokorraren aurrekontuan esleitutako kantitatea 71 milioi eurokoa zenean. 

Arrazoi horiengatik gaitu dira 91,56 milioi euro Lurralde Historikoak konpentsatzeko eta 9,59 milioi euro Jaurlaritzak Egokitzapenerako Funts Orokorrari 2017rako egin beharreko ekarpena finantzatzeko.