Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Produktu, teknologia eta prozesu berrietatik eratorritako arriskuei buruzko jardunaldia

EM107828.JPG

2016.eko irailak 23

Robotika kolaborativoa, dronen erabilera, elkar-konektatutako objektuak, hauek guztiak lan arloan izaten ari diren aldaketen erakusgarri dira; lana antolatzeko modu berriak dakartzate eta baita lan baldintzak hobetzeko aukerak ere, baina baita arrisku berriak ere.

OSALANek Bilboko Itsas Museoan antolatu duen jardunaldian, teknologia, prozesu eta produktu berrietatik eratorritako arrisku faktore berriei lotuta, laneko arriskuen prebentzioak zein erronka dituen aztertu da.

Izaskun Urienek, erakundearen zuzendari nagusiak ekitaldiaren hasieran egin duen ongi etorri hitzaldian, garapenean dauden arloei buruzko ezagutza nahikoa eta izan ditzaketen kontrako eraginei lotutako ikerketa bultzatzeak duen garrantziaz mintzatu da. Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoak, laneko arriskuen prebentziora bideratutako ikerketa proiektuak sustatzeko diru laguntza programa bat du, susperradian dauden arloak barne hartzen dituenak.Zentzu honetan, OSALANen lan ildoetako bat, prebentzioaren inguruko ikuspegi zabalagoa hedatzera bideratuta dago “laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa diseinuan eta proiektu, prozesu eta teknologia berrien garapenean txertatu dadin, prebentzioa diseinutik abiatuta egin dadin” horrela adierazi du zuzendariak.

Garapen azkarreko arlo teknologikoei buruzko ezagutzan sakontzea eta ezagutza hori laneko arriskuen prebentzioa lanbide dutenei helaraztea dira jardunaldiaren helburu nagusiak. Bertan 130 pertsona inguru batu dira, laneko arriskuen prebentzioaren arloko profesionalak.