Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/06/29

OSOA programaren exekuzio-txostena bidali da Europako Batzordera, 2014 eta 2015 urteei dagokiona

Euskadiko 2015-2020 Landa Garapeneko Programaren Kudeaketa-agintaritzak bidali du Europako Batzordera OSOA Programaren lehen exekuzio-txostena, 2014 eta 2015 ekitaldiei dagokiona. Txostena aurrez onartua izan da programaren baitan sortu den Jarraipen Batzordearengatik. JARRAIPEN-BATZORDE hau Euskadiko erakundeetako ordezkariez eta tokiko zein alorreko ordezkariez osatuta dago.

2014 eta 2015 urteak, Euskadiko Landa Garapeneko Programari dagokionez, trantsiziozko urteak izan da. Izan ere, bi urte hauetan zehar 2007-2013 programaren itxiera eta 2014-2020 epealdirako programa berria landu behar izan dira, aldi berean.

Landa Garapeneko Programa berria, partaidetza-prozesu zabal baten bidez landua izan dena, lehen aldiz 2014 urteko uztailean aurkeztu zen Europako Batzordean, 2015 urte hasierarako programa abian jartzeko asmoz. Halaber, Europako Batzordearekin izandako negoziaketa-prozesua 2015eko maiatza arte luzatu zen, eta horrek ekitaldi bat galtzea ekarri du, exekuzio aldetik. Hala eta guztiz ere, 2015 urteko bukaeran OSOA programako zenbait neurrien kasuan laguntza-deialdiak zabaldu ahal izan ziren, eta horri esker 13,2 miloi euroko gastu publikoa lotu zen, zenbateko honek OSOA programak 2015-2020 epealdirako daukan aurrekontuaren %10 suposatzen duelarik.

Ikusi 2015 urteko exekuzio-txostenaren laburpena (gazteleraz)

Ikusi 2015 urteko exekuzio-txosten osoa (gazteleraz)