Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2016/11/17

Ongi etorri Donostiako liburutegiak

Liburutegi Zerbitzutik ongietorria ematea nahi diegu Donostiako Udal Liburutegiko Sareari

Gaurtik aurrera, irudian ikusten duzuen bezala, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko lineako katalogotik liburutegi hauen informazio bibliografikoa ere eskuragarri egongo da.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu hau garatzeko azken hilabete hauetan lan egin duten pertsona guztiei. Horri esker ere txartel bakarrerako aurrepausoa eman da, eta informazioa eta liburutegietako zerbitzuak eskuragarriago daude EAEko herritarrentzat.