Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/10/21

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak eskatzeko epea zabalik da

Nekazaritza ustiategietan edo nekazaritzako elikagaien enpresetan 3 eta 6 hilabete bitarteko praktikak dira, lehen sektorean lanean hasi diren gazteentzat.

Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bidez, 120.000 € bideratuko ditu nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beketara. Beka hauek nekazari gazteei, Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonei eta lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude. Helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzeaeta bertara hurbiltzen laguntzea eta ezagutzea da.

Laguntza hau jasotzen duten pertsonek 3 eta 6 hilabete bitarteko tartean nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko sektoreak eskaintzen dituen aukerak eta sektorearen kudeaketan, funtzionamenduan eta errealitatearen gaineko trebakuntza jasotzeko aukera izango dute. Denboraldi horrean zehar, 700€ arte jaso ditzakete.

Eskaera aurkezteko epea 2016ko urriaren 30an amaituko da.

Beka hauek EAEko LGP 2020ko 1 Neurria "Ezagutza- eta informazio-transferentziarako ekintzak" paketearen barruan eskaintzen dira eta %80an FEADER funtsekin batera finantzatuta daude.

Oinarri arautzaileak

Eranskina I: Bekaren eskaera

Eranskina II: Onarpen konpromisoa