Argitalpen-data: 2016/12/09

#Lurraldea2040: LAG berrien Aurrerapenaren gaineko erakusketak eta aurkezpenak

2016ko otsaila eta urria bitartean, EAEko herritar guztion artean, Euskadiko Lurralde-estrategia eraikitzeko kontsulta-, elkarrizketa- eta partaidetza-prozesu ireki bat zabaldu da: Lurraldea 2040. Eztabaidatutako, entzundako eta jasotako guztia baliagarria izan da 2016 Euskal Hiria Kongresuan aurkeztu zen EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) Berrikuspenaren Aurrerapena hornitzeko.

Emaitzen aurkezpen ofizial hau osatzeko, irekiagoak diren zenbait jarduera egingo dira, eskuarki, herritar guztiei zuzendutakoak eta, bereziki, #LAG_Euskadi parte hartzeko prozesuan parte hartu zuten pertsonei zuzendutakoak. Honela, EAEko hiru hiriburuetan LAG berrien Aurrerapen-dokumentuko edukien erakusketak eta aurkezpenak egingo dira.

JENDAURREKO AURKEZPENAK

Abenduan zehar, emaitzak itzultzeko aurkezpenak egingo dira EAEko hiru hiriburuetan parte hartzeko prozesuak emandako emaitzekin. Honako hauek dira aurkezpenen datak eta kokapenak:

  • Bilbao: Astelehenean, abenduaren 12an, Begoñako Auzo Etxean (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2)
  • Donostia: Asteartean, abenduaren 13an, Egiako Kultur Etxean (Jaialai kalea, 21)
  • Vitoria-Gasteiz: Asteartean, abenduaren 20an, Europa Jauregian (Gasteiz hiribidea, 85)

#LURRALDEA2040 ERAKUSKETA IBILTARIA

Lurraldea 2040 erakusketa ibiltariak lehen geldialdia Donostiako Carlos Santamaria zentroan egin zuen azaroaren 21a eta 27 bitartean, Euskal Hiria kongresuaren XV. edizioa zela bide.

Lehen erakusketa honen ondoren, beste bi egingo dira Vitoria-Gasteizen eta Bilbon, honako data eta leku hauetan:

Vitoria-Gasteiz

Erakusketa Vitoria-Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean (Konstituzio plaza 5) bisitatu ahal izango da abenduaren 3tik abenduaren 11ra arte. Ordutegia hauxe izango da: 10:00-13:30 eta 16:00-19:30.

Bilbao

Lurraldea 2040 erakusketa urtarrilaren 16tik otsailaren 17ra arte ikusgarri egongo da Bilbon, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumardia 69).

PARTE HARTZEKO PROZESUAREN BIDEO-EMAITZAK

Ekitaldi hauen aurrerapen gisa, LAGen Berrikuspenaren Aurrerapen-faserako (#LAG_Euskadi) parte hartzeko prozesuaren garapena laburbiltzen duen bideo bat editatu da (jarraian ikus dezakezue). Zuen gogokoa izatea espero dugu.

LAG BERRIEN AURRERAPEN-DOKUMENTUA

LAGen berrikuspenaren emaitza gisa, Aurrerapen-dokumentu bat prestatu da, alegia, EAEko Lurralde-estrategia prestatzeko lehen pausoa. Hemendik aurrera, datozen bi urteetan, Hasierako Onarpenaren eta Behin Betiko Onarpenaren aginduzko faseak garatuko dira.

Honako esteka hauetan, LAG berrien Aurrerapen-dokumentua osatzen duten eduki guztiak aurkituko dituzue:

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiago aurkituko duzue LAGak berrikusteko prozesuaren webgunean, baita Lurralde Plangintza eta Hirigintza Sailburuordetzarekin lotutako sare sozialetako kontuen bidez ere.

Webgunea: http://www.euskadi.eus/revision-dot

Twitter: https://twitter.com/Lurraldea_Eus

Facebook: https://www.facebook.com/lurraldea