Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Laneko jatorriko minbiziari buruzko jardunaldia

DSC_1809.JPG

2016.eko azaroak 17

Laneko jatorriko minbiziaren ikerketan esperientzia handiko bertako eta nazioarteko hainbat adituk hartuko du parte gaur arratsaldez Donostiako Miraman jauregian hasi den “Laneko jatorriko minbizia” jardunaldian. OSALANek Laneko Medikuntzaren Euskal Elkartearen eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren laguntzarekin antolatu du ekitaldia.

Lanagatik minbizia eragileen eraginpean egotea, onartutako minbizia kausa da eta honen harira, ikerketa desberdinek egindako estimazioen arabera, minbizia guztien %5ek lanean izandako esposizioan du bere jatorria.

Gure lurraldeari dagonionez, gaur arratsaldeko saioan Felix Urbanejak, OSALANeko epidemiologia arduradunak laneko minbiziaren inzidentzia estimatuari buruz egindako lana aurkeztu du. Honen arabera eta 2012. urtea erreferentziatzat hartuta, egindako estimazioaren arabera, 308 gizoneko eta 49 emakume hil ziren lanarekin lotutako minbiziengatik. Urte berean 645 minbizia kasu berri atzeman ziren gizonezkoetan eta 124 emakumezkoetan, lanean izandako esposizioari egotziak. Gizonezkoetan biriketako, prostata eta puxikako minbiziak dira sarrien aferzen direnak, eta emakumezkoetan aldiz, bularretako minbizia, biriketakoa honetatik nahiko atzean agertzen delarik maiztasunari dagokionez.

OSALANeko zuzendari nagusiak, estimazioetan oinarritutako lanek duten garrantziari egin zion erreferentzia, hauei esker lanari egotzitako minbizia portzentaien zenbaterainokoa ezagutu genezakeelako, eta “oinarria dira, laneko jatorriko minbizia gutxitu eta kontrolatzeko ekimenak abian jartzeko orduan”. Zentzu honetan, OSALANek, Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal erakundeak, laneko minbiziaren zaintzarako estrategia zehazteko ekimena du abian, 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategiak jasotzen duenarekin bat eginez. Bertan zehazten da, pertsonen osasunean kalteak prebenitzeko, ezagutza sortu eta zabaltzeko beharra, ikerketa sustatuz, ezagutza prebentzio jardunean aplikagarria izan dadin.

Jardunaldi honen helburua, laneko minbiziaren inguruan prebentzio lanean dabiltzan profesionalek dituzten galdera nagusiei erantzutea da. Laneko minbizia bera zer den zehaztetik hasi eta honek duen inzidentzi ikusiz, prebentzioa eta diagnosi goiztiarra aztertuz. Atzoko eta gaurko saioetan, gai honek guztietan adituak diren pertsonek parte hartu dute. Besteak beste, Manolis Kogevinas, Manolis Kogevinas, minbiziaren programaren arduraduna ISGlobalen, edota Pere Sanz jauna, laneko medikua eta toxikologian aditua Eurotoxen.