Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Jabeen erkidegoetako lanetan prebentzio kudeketarako gida berria

_MG_7381.JPG

2016.eko urriak 25

Eraikuntza sektoreko laneko arriskuen prebentzioari eskainitako II. Biltzarraren bigarren eguna, jabeeen erkidegoei zuzendutako goiz osoko saio batekin hasi da. Eraikuntza lanen eragile ez profesionalak diren heinean, prebentzio arloan dituzten ardurak eta bestelako arazoak aztertu dira bertan.

Saiora bertaratu direnek “Jabeen erkidegoetako obren prebentzio kudeaketa” lanaren ale bat eskuratu dute. Argitalpena jabeen erkidegoek, eragile sustatzaile ez profesionalak izanik, bultzatzen dituzten eraikuntza lanetan laneko segurtasunari eta osasunari dagozkion auziei erantzutea da. Helburua, sustatzaileei eta haiekin batera, prozesuan parte hartzen duten eragile profesionalei, konplexua den prebentzio araudia betearazteko bidea erraztea da, eraikuntza prozesuan zehar prebentzioaren kudeaketa eraginkorra izan dezaten. Eragile guzti hauek (sustatzaileak, finken administratzaileak, kontratistak…) prozesuaren segurtasun eta osasunean zerikusia dute, hasieratik amaiera arte, prebentzio egituraren mantenuan.

OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak antolatutako biltzarra gaur arratsaldean amaituko da, eraikuntza sektorean prebentzioa nola hobetu aztertuko duen saioarekin. Azpiegitura lan handien arloari eta teknologia eta berrikuntza arloei eskaini zitzaien atzoko eguna. Egunotan, eraikuntza sektoreko eta arriskuen prebentzioan aritzen diren 400 profesional inguru batu dira Bilboko Euskalduna Jauregian, goiz eta arratsaldez programatutako saioetan. Aipatutako gida, www.osalan.euskadi.eus webgunean eskuragarri egongo da datozen egunetan.