Gizartea toki-merkataritzaren balioaz jabetzeko 2016ko sentsibilizazio-kanpaina

2016.eko urriak 06

Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean jarriko du martxan toki-merkataritza babesteko eta euskal gizartea txikizkako merkataritzak bertako ekonomian eta enpleguan ez ezik, Euskadiko herrietako eguneroko bizitzan ere duen garrantziaz jabetzeko publizitate-kanpaina.

Kanpaina urriaren 10etik azaroaren 6ra bitartean egingo da, 4 astez, salmententzat zail samarra izaten den garaian, hau da, saltokiek udako beherapenak amaitu dituztenean eta abenduko jaiak hasi bitartean.

Egun horietan honako mezua zabalduko da: “BERTAKO DENDAK, IZEN-ABIZENEKIN. Bertako dendek izen berezia dute: hain zuzen, ahalegin handiz enplegua sortu eta gure kaleei bizia ematen dieten pertsonena”. Eta, amaitzeko, kontsumitzaileak inplikatzeko zuzeneko deia: TOKIKO MERKATARITZAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU. EZ HUTSIK EGIN.

Kanpaina hedatzeko bideak hauek izango dira:

  • Telebista, herritarrek gehien kontsumitzen duten hedabidea izanik
  • Irratia, estaldura eta maiztasuna emango ditu. Balio hori ezinbestekoa izanik mezua gogoan izateko.
  • Online prentsa, gure targeterako erreferentziako goiburu guztietan egongo gara. Eta, gainera, elkar eragiteko aukera emango duen baliabidea da. 
  • Offline prentsari esker kanpainaren hasieran mezua euskal herritar gehienengana iritsi ahal izango da denbora gutxian.
  • Kaleko publizitateak, begi-bistako formatuei esker, mezua kontsumitzaileari buruan grabatzeko aukera emango digu. 

Kanpainaren xedea da euskal gizartearen % 91ra iristea, eta pertsona bakoitzarengana, batez beste,15 aldiz. Horrek esan nahi du ia 26,5 milioi inpaktu izango direla.