Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/05/25

Gipuzkoak ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko OSOA programaren diru laguntzak argitaratu ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak argitaratu ditu maiatzaren 24ean. Biak OSOA, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapeneko Programaren neurriak.

Dirulaguntza hauek eskatzeko epea 2016ko ekainaren 30a arte irekita egongo da. Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen kasuan eskabideak ustialekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztu beharko dira, eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen kasuan dagokion ENBko Nekazari Gaztearen Bulegoan.

 

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen baldintzak ikusi (4.1. neurria)

Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen baldintzak ikusi (6.1. neurria)