Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arrantza sektorean osasuna zaintzeko gida

Foto_portada.png

2016.eko azaroak 29

Galiza, Asturias, Kantabria eta Euskadiko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeek gaur goizean Bilbon aurkeztu dute “Arrantza sektoreko osasunaren zaintzarako gidaliburua”. Ekitaldia Bilboko Itsasadarreko Museoan izan da “Itsa eta arrantza sektoreko laneko arriskuen prebentziorako” jardunaldien baitan OSALANek antolatuta.

Gaurkoan gidaren azken atala aurkeztu da, izan ere gida honen atal desberdinak egin ahala argitaratu dira azken urteetan. Laugarren eta azken atal honetan, osasunaren zaintzaren zirkulua itxi egiten da, gida osoan zehar lantzen den arriskuen ebaluaketan oinarrituta. Horrela, lan-baldintzek pertsona horien osasun-egoerari eragiten dioten jakiteko aukera emango duten osasunprobak eta -miaketak proposatzen dira, lantokiko mediku eta erizainei kalte horiek modu goiztiarrean identifikatzen lagunduz eta, prebentzioko teknikariekin batera, euren lanerako prebentzio-neurri egokienak gomendatzeko aukera emanaz.

Zuzendariek egin dituzten sarrera hitzaldietan, Izaskun Urienek OSALANeko zuzendari nagusiak, Amalio Sánchez, Kantabriako Erakundearen zuzendariak, Miryam Hernández-ek erakunde asturiarraren zuzendariak eta Adela Quinzá-Torroja-k Galizako erakundearen zuzendariak nabarmendu egin dute lan honen ekarpena eta balio erantsia, elkarlanean garatu dena, non osasun arloko eta arlo teknikoko ezagutza handiko talde baten ezagutza eta esperientzia batzen diren. Laneko Segurtasun eta Osasunerako erakunde bakoitzak arriskuen prebentziora bideratutako ekimenak garatzen ditu ekonomiaren sektore desberdinetan. Eta errealitate amankomun baten aurrean, lau erakundeek bat egin dute elkarrekin kolaboratuz eta ahaleginak batuz.

-. Gidaren formatu desberdinak eta aurkezpen bideoa

Gida hainbat etapatan egiten joan da. Lehen etapa, baxurako eta artisau-arrantzako flotei eskainitakoa, 2011ko udazkenean argitaratu zen. Bigarrenak oinezko itsaski-bilketaren jarduerak, baliabide espezifikoen erauzketa eta arrantzako jarduera laguntzaileak jorratu zituen, eta 2012ko udazkenean argitaratu zen, eta hirugarrena, alturako eta altura handiko arrantza-motei buruzkoa, urtebete geroago. Argitalpen honek aurreko hirurak batzen ditu eta duen neurriagatik, formato bikoitzean egin da. Paperean gida laburra eta www.grupo-cano.com webgunean eskuragarri gida osoa. Horretaz gain, gidaren aurkezpen bideoa ere egin da.