Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Adinaren prebentzio-kudeaketa eta pertsonen gaitasunak antolakuntzetan

2016.eko azaroak 04

Donostiako Miramar Jauregian “Adinaren prebentzio-kudeaketa eta pertsonen gaitasunak antolakuntzetan” izenburua duen tallerrak 80 profesional inguru batu ditu, OSALANek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundeak deituta.

Hasiera ekitaldian, Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendariak 2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren “Laneko Arriskuen Prebentzioaren” ardatzean lekutu du tallerra. Ardatz honetan jasotzen da, lana pertsonen gaitasun eta ezaugarrietara egokitzeko beharra, berariazko ezaugarriak dituzten giza-taldeak aintzat hartuz. Era berean azpimarratu du, Europako Batzordeak arlo honetarako zehazten dituen hiru erronketako bat dela, hain zuzen ere, “Europako eskulanaren zahartzea aintzat hartzea”. Zentzu honetan, eta EAEko errealitate demografikoa kontuan hartuta, taller honek, eskulanaren zahartzearen analisia eta adinak lan istripuetan eta laneko gaixotasunetan izan dezakeen eragina abiapuntutzat hartuta, mahai gainean jarri ditu zein baliabide dauden eskuragarri adinaren eta antolakuntzetan pertsonen gaitasunen kudeaketarako. Besteak beste, “Lan osasuntsuak adin bakoitzerako: lan-bizitza jasangarriaren sustapena” Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziaren proiektua eta OSALANek afera honetan duen ikuspuntua, esaterako.

Azkenik, adineko pertsonen kasuan lanpostua egokitzeko, jardunbide egokien adibide gisa “Nedlabor sistema” eta alor honetan enpresek izan dituzten esperientziak aurkeztu dira.