Argitalpen-data: 2015/06/30

Urte arteko errekor berria ardoaren euskal esportazioentzat, 199 milioi euro eta 57,6 milioi litrorekin

Ardoaren euskal esportazioek zeuden datuak gainditu dituzte berriz ere eta urte arteko (12 hilabeteko epealdia) errekor berria lortu dute. Ardoaren Merkatuaren Espainiako Behatokiak horixe adierazten du ekainaren 24an argitaratutako apirileko txostenean: “salmentak 200 milioi eurora iristear egon dira lehen aldiz bere historian 12 hilabeteko epealdirako, apirilean, 199 milioiko sarrerekin, urte arteko errekor berrira heldu ondoren". Bereziki apirilean handitu zituen Euskadik bere jatorrizko deituradun ardoaren esportazioak: %30. Hilabete horri dagokion 2015eko lehen lauhilekoan martxa onean hazi ziren euskal esportazioak, balioan zein bolumenean, eta prezio merkeagoetan (%16,4 bolumenean eta %9,4 balioan).

OeMv-ren txostenak esaten du "apirila bikaina izan zela ontziratutako BJDdun ardoentzat, %30 inguru baitziren horien esportazioak, lauhilekoko guztizko fakturazioaren %80tik gora hartuz, lau hilabete horietan batez bestekoan baino gutxiago hazi arren". Suitza eta Belgika izan ziren igoera orokorraren arduradun nagusiak, Frantzian (lehen bezeroa litroetan), Erresuma Batuan (lehena euroetan) edo Kanadan ere datu positiboak eman baziren ere.

Bestalde, Ardoaren Merkatuaren Espainiako Behatokiaren martxoko txostenak, jada, ardoaren euskal esportazioak martxa onean haziko zirela iragarri zuen 2015. urte honetarako: “bolumenean balioan baino nabarmen gehiago, adierazpenik gabe ontziratutako ardoen eta handizkako BJAdun ardoen garapen bikainagatik, ardoak merkeagoak direlako, martxo bikainaren ostean”.

Kontsultatu 2015ko ekainaren 24an argitaratutako 2015eko apirileko txosten osoa

Kontsultatu 2015ko maiatzaren 22an argitaratutako 2015eko martxoko txosten osoa

Ardoaren Merkatuaren Espainiako Behatokiaren aurreko txostenak