Argitalpen-data: 2015/04/23

Txakolina, New Yorken arrakasta duen euskal ardoa

 

Getaria sor-markako Ameztoi txakolinak leku nabarmena du The New York Times egunkari eraginkorreko kritikariak udarako 20 €-tik beherako ardoak aholkatuz egindako zerrendan.

Ez da erraza AEBetako ardo-merkatuan sartzea, produktuen esportazioaren inguruko erregularizazio zorrotza dela-eta; aitorpen handia da, beraz, aurrean jende exijentea edukita. Merkatu askotan, ardo ezezaguna da txakolina, oraindik, baina bultzada handia edukitzen ari da nazioartean, Dusseldorfeko (Alemania) azkeneko Prowein Azokan agerian geratu den bezala. Japonia ere azpimarratu behar da ardo gazte horren nazioarteko aitorpenean, sortu berria den merkatu gisa; izan ere, adituen arabera, oso ondo uztartzen dira txakolina eta Japoniako gastronomia.

Getaria sor-markako txakolinarekin batera, Arabako Errioxako ardo bat ere agertzen da, Bastidan (Araba) ekoitzitakoa.