Argitalpen-data: 2015/07/23

Marka berria ezarri du Euskadik, sor-marka babestuko ardoen esportazioan

Exportaciones vino País Vasco“Euskadiko ardoak oso erritmo onean ari dira hazten nazioarteko azoketan 2015. urtean, Espainiako batez bestekotik gorako igoerarekin bolumen aldetik eta, batez ere, balio aldetik, urteko lehenengo bost hilabeteetan”. Halaxe erakusten du uztailaren 22an argitaratutako Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren (OeMv) azken txostenak, maiatzeko azterketaren ondoriozkoak; izan ere, bere kuota handitu du Euskadik, sor-marka babestuko Espainiako esportazioen artean, prezio askoz ere handiagoekin.

Bestalde, 2015eko maiatzera arteko urte artekoak marka historiko berria ezarri du Euskadiko esportazioetan, eta 200 milioi euroko fakturazioa haustekotan dira lehen aldiz, 12 hilabeteko aldian.

Maiatzeko zenbakiei erreparatuta, txostenak erakusten du ardo esportazioek %12,8 egin dutela gora bolumen aldetik, eta balio aldetik, berriz, %7,6, 2015eko lehen 5 hilabeteetan, maiatzean salmentak egonkor mantenduta. Tipologien arabera, sor-marka babestuko ardo ontziratua izan da buru igoera horretan, eta diru-sarreren %81 baino gehiago hartzen du dagoeneko; Espainiako batez bestekoak baino bilakaera hobea eduki du, litroko 4,92 €-ko prezioarekin, Espainiako kategoria horretan saldutakoek baino askoz ere handiagoa, alegia, horien prezioa 3,25 €-koa izan baita litroko.

Suitzari, Belgikari, Frantziari eta Txinari zor zaie igoera hori, besteak beste. Eskandinaviako merkatuetarako esportazioek, aldiz, jaitsiera handia izan dute bolumen aldetik.

Kontsultatu maiatzeko txosten osoa, 2015eko uztailaren 22an argitaratutakoa.

Ardo Merkatuaren Espainiako Behatokiaren aurreko txostenak