Argitalpen-data: 2015/03/03

Joshua Fishman irakaslea zendu da

Martxoaren 1ean hil zen Joshua Fishman iparramerikarra. Soziolinguistikaren munduan jakitun ospetsuenetarikoa izan zen eta Yeshiva Unibertsitateko irakaslea New Yorken.

Bere zuzendaritzapean «Contributions to the Sociology of Language» izeneko liburu-saila argitaratu zen.
Hirurehun artikulutik gora publikatu zituen eta hizkuntza minorizatuak dauden leku askotan lan egin zuen, erakunde eta gobernuek hara bidalita.
1987an elkarrizketatu zuen HABEk eta ZUTABE aldizkarian argitaratu zen elkarrizketa, euskaraz eta ingelesez. (ZUTABE 15 (1987), 85-101 orr.

Hementxe duzu aipatu elkarrizketa (PDF, 2 MB)PDF formatuan