Argitalpen-data: 2015/04/22

Ikastaroa: "Liburutegien dinamizazioa hirugarren belaunaldiko teknologien bidez"

Ikastaro honen helburua zera da: bertaratzen direnekin hirugarren belaunaldiko azken teknologiak partekatzea (ukipen-pantailak, geoposizionamendua, NFC teknologia, QR kodeak, beacon-ak, soinean eramateko teknologia, errealitate areagotua, streaming teknologia, teknologia emozionala, etab.). Horien bidez, paperezko zein formatu digitaleko mailegua aberastea bilatuko da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan.

Prestakuntza saio bakoitzak ikuspegi praktikoa izango du: estatuko zein nazioarteko adibideak ikusiko dira kontzeptuen eta esperientzien asimilatze-prozesua errazteko, eta aipatu teknologia berrien erabilgarritasunaren ideia indartzeko.

Irakasleak: Javier Celaya, Elisa Yuste eta Gabriel Portell.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburuzainei zuzendua.

Datak eta ordutegiak:

Eguna: 2015ko maiatzaren 11, astelehena.
Ordutegia: 10:00etatik-13:00etara.
Tokia: Vitoria-Gasteiz (Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Donostia kalea, 1, 4. bilera gela)

Eguna: 2015ko maiatzaren 12a, asteartea.
Ordutegia: 14:00etatik-17:00etara.
Tokia: Donostia (Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Andia, 13, Areto Nagusia)

Eguna: 2015ko maiatzaren 13a, asteazkena.
Ordutegia: 10:00etatik-13:00etara.
Tokia: Donostia (Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Andia, 13, Areto Nagusia)

Eguna: 2015ko maiatzaren 14a, osteguna.
Ordutegia: 10:00etatik-13:00etara.
Tokia: Bilbao (Euskadiko Artxibo Historikoa, María Díaz de Haro, 3)

Eguna: 2015ko maiatzaren 14a, osteguna.
Ordutegia: 15:00etatik-18:00etara.
Tokia: Bilbao (Euskadiko Artxibo Historikoa, María Díaz de Haro, 3)

Izena emateko deitu telefono honetara: 945-018117 (Mirari Izaguirre).