Argitalpen-data: 2015/03/30

GazteBizHitza: gazteen beharrak asetzeko aholkularitza zerbitzua

GazteBizHitza

GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da.

Atari honetan informazio gaurkotu eta kalitatezkoa aurkituko duzu, Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruan. Gainera, dituzun zalantzak argitzeko arreta pertsonalizatua jaso dezakezu emailez, telefonoz edo whatsappez.

GazteBizHitzaren azken berriak hilero jasotzeko, harpidetza egiteko aukera ere dago.

Atariaren atalak:

• Kontsulatarako eduki espezializatuak: Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruan.
• Aholkularitza zerbitzua. Aholkulari batek zure zalantzei erantzungo die, zuk aukeratzen duzun eran: emailez, telefonoz edo whatsappez.


Atariko edukiak:

  1. Informazio praktikoa:
    Hizkuntza hurbil eta errazean idatziriko informazio praktikoa Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruan.
  2. Bideotutorialak
    Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruko bideotutorialak, motion Graphics  teknikarekin eginak.
  3. Infografiak
    Informazio praktikoa laburtzen duten infografiak.
  4. FAQak
    Maiz egiten diren galderen erantzunak Ikasketen, Lanaren eta Etxebizitzaren inguruan.
  5. Berrrien inguruko alertak
    Enplegua, hezkuntza deialdiak, nobedadeak, etxebizitza eta bestelako berrien inguruko alertak.
  6. Kontaktua
    Kontaktua whatsappez, telefonoz (call back zerbitzua, telefonoa emanez gero guk deitzen dizugu) edo emailez. Zuzenenan Zerbitzuarekin elkarlanean. Erantzun pertsonalizatuak emango dira ahalik eta azkarren.