Argitalpen-data: 2015/04/01

Euskal kalitatezko produktuak AREPOren Konferentzian Bruselan

Dastatzean eskeinitako produktuakEusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, eta Euromontanako presidenteak, Juanan Gutierrezek, Europako eskualde desberdinen kalitatezko frutak, barazkiak eta produktuak sustatzeko Bruselan izan zen ekitaldian parte hartu zuten, pasa den martxoaren 25ean.

AREPOk eta AREFLHk antolatutako ekitaldiak bi atal izan zituen. Hasieran, Europako araudi berriaren, NPBren bidez merkatuetarako sarreraren eta 2020 Horizonte programaren berrikuntzaren inguruan konferentzia bat eman zen. Ondoren, Europako 40 eskualdeetatik ekarritako produktuen dastatze bat eskaini zen.

Konferentzian Europako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Komisarioa, Phil Hogan izan zen. Arreta handiz euskal produktuen mahaia bisitatu zuen eta bertako produktuei iritzi oso ona eman zuen.

Konferentzia ospatu aurretik Areporen Asanblada Orokorra izan zen, bertan, Juanan Gutierrezk Gusto-ko ekimen berria aurkeztu zuen, azaroan BEC-en egingo den kalitatezko eta bertako produktuen azoka berria.