Argitalpen-data: 2015/04/24

Euskadiko Abeltzaintza-Ustiategien lehiaketa

Lehiaketa eta ganaduaren enkanteaz gain, asteburu honetan profesionalentzako jardunaldi teknikoak eskeiniko dira Arkatutiko Nekazaritza Eskolan

Arkauteko Ganadu Enkate OfizialaArkautiko Ganadu Enkante Ofizialaren inguruan hurrengo asteburuan, Euskadiko Abeltzaintza-Ustiategien lehiaketaren XV. edizioa ospatuko da. Lehiketa honek errekurtsoen kudeaketa jasangarria egiten duten abeltzaintza ustiategiak saritzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzak hiru kategorien (esnetarako behi-azienda, okelatarako behi-azienda eta esnetarako ardi-azienda) irabazleen lehengo sariak eta dagozkion “Txapelak” ematen eta babesten ditu. Eduardo Aguinaco-k, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, sarien banaketan parte hartuko du larunbata, apirilaren 25ean.

Bestalde, Ganadu Enkante Ofiziala, Arkautiko Nekazaritza Eskolan izango da asteburuan. Enkantea eta lehiaketaz gain, bi hitzaldi teknikoak antolatu dira sektorearen profesionalentzako.

Egitaraua

Larunbata, apirila 25

• Ganaduaren erakusketa

• 11:30 Hitzaldia: “Nueva regulación de las indemnizaciones por sacrificios y por lucro cesante en explotaciones ganaderas profesionales afectadas por enfermedades sujetas a control oficial” (Arabako Foru Aldundia)

• 13:30 Euskadiko Abeltzaintza-Ustiategien XV. Lehiaketaren sari banaketa

• 16:30 Hitzaldia: “Abeltzaintza ustiategiei zuzendutako PDR-aren neurriak” (Eusko Jaurlaritza)

Igandea, apirila 26

• 11:00 Ganadu enkantea: Txarolak, Limusin, Pirenaiko eta Latxa arrazako ardiak

• Salers eta Fleckvieh-Simmental arrazen erakusketa

• Euskadiko Mendi Zaldiaren zozketa