Denboralea bihar eguerditik aurrera baretuko da.

Argitalpen-data: 

Nahiz eta gaur ere prezipitazioak izango diren, batez ere Gipuzkoa ekialdean.

Vitoria-Gasteiz. 15/02/26- Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, denboralea bihar eguerditik aurrera (hilak 27) baretuko da. Nolanahi ere, gaur arratsaldean eta bihar eguerdira bitartean prezipitazio ertainak izango dira, batez ere Gipuzkoa ekialdean; inguru horretan baliteke oraindik ere metatuak esanguratsuak izatea, 60 l/m2 baino handiagoak, kontuan hartuta goizeko prezipitazioak eta iluntze-partean beste fronte hotz bat ere iritsiko dela.

Horrenbestez, fronte epela urruntzen ari denez eta gaur iluntze-partean fronte hotz bat sartuko denez, prezipitazioak nabarmen jaitsiko dira.

Gainera, Euskalmeten arabera, gaur ipar-mendebaldeko haizeak gogor samar jotzen jarraituko du, eta elur-maila modu iragankorrean joango da jaisten bihar, hilak 27, 800 metro ingurura arte.

Bihar eguerdi artean, prezipitazio ahul eta ertainak izango ditugu, eta elur-maila 800 metrora jaitsiko da. Baina arratsaldean atertzen joango da.

Hurrengo egunetan, 3 eta 3,5 metro arteko olatuak ibiliko dira, eta une batzuetan baliteke 3,5 metroko altuera gainditzea. Kontuan hartuta aurrerantzean itsasaldi hilak izango direla, ez da espero olatuek kostaldean inpaktu handiegia izatea.

Finean, baldintza meteorologikoak hobetzen hasiko dira bihartik aurrera, hilak 27, eta ipar-mendebaldeko denborale gogor hau baretzen joango da. Astebururako denbora atseginagoa espero dugu askoz, nahiz eta Kantauri itsasoko ertzean fronte batzuk izango dira eta baliteke euri apur bat uztea.

 

Oharra: Eguraldi iragarpenak eta abisuak Euskalmeten bidez jarraitzea gomendatzen da (http://www.euskalmet.net). Abisuen kasuan, jarraipena Twitter bidez egitea aholkatzen da (@Euskalmet).