Argitalpen-data: 2015/04/14

Basauri udalerriko Sarratu auzoko alokairuko sustapenean izen emateko epea irekiko da 2015eko apirilaren 15 eta 28a bitartean

Apirilaren 14an Basauri udalerriko Sarratu auzoan 90 etxebizitza sozialeko sustapena alokairuan esleitzeko hautaketa prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Etxebizitzetatik 50 esleipen-prozedura orokorretik kanpo utziko dira birkokapenak egiteko, horrela jasotzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Basauriko Udalak 2012ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu:

  • Diru-sarrerak: 2013. urtean, 3.000 (gutxieneko muga) eta 25.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: eskaerako titular batek gutxienez 2 urtez Basaurin erroldatuta egon behar du Agindu hau argitaratzen den datan. Hala ere, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak esleituko dira lehenik eta behin, 2 urteko antzinatasunik gabe Basaurin erroldatuta dauden eta etxebizitza alokairuan eskatzen duten gainontzekoen artean esleituko dira eta azkenik erroldatuta ez dauden etxebizitza eskatzaileen artean.

Esleitzeko prozeduari hasiera ematen dion aginduan jasotzen dira, besteak beste, sustapen horren ezaugarriak eta dagozkion esleipen prozeduran parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Bestalde, agindu horretan jasotzen denaren arabera, esleipen prozedura horretan parte hartu nahi baduzu, 2015eko apirilaren 15 eta 28a bitarteko epean (biak barne) izena eman beharko duzu. Etxebizitza horiek eskuratzeko bete behar diren baldintzei buruzko informazioa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • www.etxebide.euskadi.eus
  • Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza – Gran Vía 85, 5.– 48011 Bilbao
  • Aurrez aurre:
    • BIDEBI Lehendakari Agirre 61, behea – 48970 Basauri
    • Zuzenean – Gran Vía 85 – 48011 Bilbao.

Gogoan izan esleipen prozeduran onartua izateko baldintzak betetzen ez badituzu, prozeduratik baztertua izango zarela, eta izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko eskaeran ez duela inolako ondoriorik izango.