Administrazio Hidraulikoaren txostena behar duten eremuen kartografia

Argitalpen-data: 

Abeltzaintza ustiategien jarduera lizentziak

Abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen 515/2009 Dekretuaren helburua abeltzaintzako ustiategiek jarduera-lizentzia lortzeko bete behar dituzten baldintzak ezartzea da.

Jarduera lizentzia behar duten ustiategiak 20 Azienda Larri Unitatea baino gehiago dituztenak dira, baliokidetasun-taularen arabera kalkulatutak.

Bigarren Xedapen Gehigarriak, instalazio berri eta lehendik existitzen diren abere-ustiapenen lizentzien tramitazioan expedienteak Administrazio Hidraulikora bidali behar direla ezartzen du, baldin eta eremu jakin baten barruan badaude. GeoEuskadiren bisorea erabiliz, txosten teknikoen aktibitate lizentzia-gintzan laguntza tresna gisa kartografia hau irudikatu eta argitaratu da.

Informazio-fitxa ikusi

Administrazio Hidraulikoaren txostena behar duten eremuen bisore kartografikoa

Bisorea ikusi pantaila osoan