Argitalpen-data: 2015/04/24

ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen ardoak, garaile Challenge International du Vin 2015 sarietan

Challenge International de VinABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteko bederatzi upeltegik urrezko domina jaso dute Challenge International du Vin 2015 sarietan, nazioarteko ardo lehiaketa handienetan zaharrenean. Arabako Errioxako ardoek eskuratu dituzte lehiaketan banatutako 16 dominetatik hamar.

Urtero Bourg-en (Bordele, Frantzia) izaten den foroan, 38 herrialdetako 5000 ardo baino gehiago biltzen dira, eta 800 profesional, ardozale eta ardoaren munduaren ezagutzaile handik dastatzen dituzte, gutxi gorabehera.

Arabako Errioxako beste hamahiru upeltegik ere zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte.

Guztira, hogeita bi domina irabazi dituzte ABRAko upeltegiek, Challenge International du Vin sarien 39. edizioan.