Argitalpen-data: 2015/03/26

"Datu babesari buruzko ikastetxeetarako oinarrizko gida" bat argitaratu dute

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Gida berri hori ikastetxeetako egiturako eragile guztiei zuzenduta dago, eta berdin balio du guraso elkarteetan lan egiten dutenentzat ere. Gidaren xedea da ikastetxeetako datu pertsonalen tratamenduetan laguntzea, batez ere ikasleen datuei dagokienez, adingabeak direlako eta babes berezia behar dutelako.

Besteak beste, bideo zaintzaz eta guraso elkarteetako datu tratamenduez ari da; Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzari buruzko kapitulu bat ere badauka, eta eranskin batzuk ere baditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak (AZETA eskubideak) baliatzeko ereduekin.

Datu babesari buruzko ikastetxeetarako oinarrizko gida (Gaztelaniaz)