Hezkuntza Saila

Euskadiko ONCEren Sari Solidarioa Hezkuntza Berriztazeko Zuzendaritzari

Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, saria eskuan duela, eta Angel Sanchez ONCEren zuzendari nagusia alboan

2014.eko apirilak 11

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak hezkuntza bateratzaile baten alde egiten duen apustua nabarmendu du ONCEk

ONCE Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailekoa) saritu du, X. ONCE Euskadi Sari Solidarioarekin, erakunde publikoei dagokien atalean. Begoña Garamendi, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak jaso zuen saria atzo arratsaldean Ángel Sanchez ONCEren zuzendari nagusiaren eskutik, Gasteizko Ibaiondo Gizarte Etxean burutu zen ekitaldian.

Epaimahaiak arrazoi hauek nabarmendu ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari saria ematerakoan: “hezkuntza bateratzaile baten alde apustu aitzindaria egin izanagatik, Hezkuntza Behar Bereziak dituen ikasleei zuzendutako egitarauak abian jartzeagatik, aniztasunaren alde egiteagatik, elkarteen alde egiteagatik, eta ahaztu gabe behar bereziak dituzten ikasleen %95ek ohiko zentrotan ikastea lortzeagatik”.

Aurten, ONCE Euskadi Sari Solidarioek beste honako kide hauen lana ere txalotu du: Berakah elkartea, ETBko albistegiak, Gasteizko Bultzain aterpeko arduradun Satur Garcia eta Basauriko Virtualware enpresa.

ONCE Euskadi Sari Solidarioak urtero banatzen dira, bere Fundazioaren helburuei jaramon eginez hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzeko asmoz.

 

 

Gasteizen, 2014ko apirilaren 11an