Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2012/12/12

Nola idatzi izenburu ona gure edukietan

Gure Web aplikazioan eduki bat kargatzen dugunean izenburu bat ematen diogu eta  izenburuaren kalitatearen arabera beste ezaugarri batzuekin bat bilaketetan lehenengo posizioetan agertuko gara  edo hirugarren orrialdean, eta han ia inork ez du aurkituko gure edukia.

Horregatik gure izenburuak egiteko arau erraza batzuk erabili behar ditugu:

1.- Izenburua motza izan behar da, gehienez 60 karaktere,  bilatzaileek erakusten duten neurria baita.
Adibide giza  laguntza eduki mota aztertuko dugu. Mota askotako laguntzak daude: baliabide material eskasak dutenentzat, ikerketarako, enpresa bat martxan jartzeko, eta abar… Horrek esan nahi du laguntzaren izenaz gainera, laguntza deskribatzen duten hitzak idatzi beharko ditugula (AES, Etorgai edo Ekintzaile).

2.- Edukia deskribatu behar da,  erlazioa izan behar du kontatzen dugunarekin.
Tituluen Erregistro Bateratu ofizialaren berrian agertzen denez: http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/noticia/erregistro_bateratua/eu_berria/berria.html

3.- Interneteko bilaketak egiteko hitz gakoaksartuta behar dira.Saria edo beka izatekotan, “saria hitza” eta “beka hitza” berez hitz gakoak dira eta izenburu barruan sartu behar ditugu. Eta izenburuari urtea gehitzen badiogu, bilaketa zehatzagoa lortuko dugu.
Aurtengo René Cassin Saria adibidetzat erakuts dezakegu: http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/premio_concurso/premio_rene_cassin_2012/eu_rene/derechos_humanos.html

4.- Web kudetzailean dokumentuaren izenburua eta orrialdearen izenburua berdinak izan behar dira.
Adibidez Kultura Saileko kontaktu informazioaren edukian dokumentuaren izenburuaren izenak eta izenburuaren orrialdearenak bat egiten dute.