Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Baimenak

Akuikultura instalazioak eraikitzea eta zabaltzea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak Akuikulturan lanak egiteko baimenak onartzen ditu.

67/2004 Dekretuaren (EHAA 122 zk, 2004ko ekainaren 29koa) arrantzaren eta arrantzako nahiz akuikulturako produktuen arlorako laguntzena, 61. artikuluak baimenak onartzeko prozedura arautzen du.

Baimena eskaera Arrantza eta Akuikultura Zuzenbidean aurkeztu behar da, hurrengo dokumentzaioarekin:

  • Lursailaren errentamendu edo jabetza kontratua
  • Ura hartzeko emakida
  • Babes zorgunerako baimena
  • Dagokion udalaren eraikitzeko baimena
  • Osakidetzaren aldeko txostena
  • Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailaren aldeko txostena (Ingurumen-inpaktu adierazpena)
  • Nekazaritza eta Arrantza sailaren egokitasun txostena
  • Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saileko Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldeko txostena

Akuikultura instalazioa eraikitzeko baimenaz gain diru-laguntzak eskatu daitezke. Dekretuaren 63. artikuluan azaltzen da diru-laguntza eskaera eredua, hurrengo dokumentazio espezifikoarekin (dokumentazio orokorraz gain) aurkeztu behar delarik:

  • Kostetan eskumena duten erakundeen, udalen eta dagokien beste erakunde batzuen aldeko txostena egingo den inbertsioari buruz.
  • Beharrezko diren baimenen kopiak.
  • Egingo den proiektuaren memoria deskriptiboa. Memoriak bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren inguruko ikerketa bat izango du:

- soberakinak sortzeko ekoizpen ahalmenaren arriskurik ez dagoela
- sektorearen egitura hobekuntza ekarriko duen inbertsio iraunkorra dela frogatuz

  • Egingo den inbertsioaren jatorrizko aurrekontu zehatza.
Azken eguneratzea: 2016/06/16