Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, Ertzaintzako funtzionarioen sindikatu-ordezkariak hautatzeko eratutako hauteskunde-batzordearena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak egin zuen hauteskundeetarako deialdia 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6094
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/12
  • Argitaratze-data: 2017/12/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

José Francisco Ortuño Lópezek, Ertzaintzako funtzionarioen sindikatu-ordezkariak hautatzeko eratutako hauteskunde-batzordeko idazkaria den aldetik, hauteskundeetarako deialdia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eginda 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bitartez (irailaren 28ko EHAA, 186. zk.),

ZIURTATZEN DU:

Hauteskunde-batzordearen 2017ko abenduaren 12ko bilkuran, azaroaren 30eko hauteskundeetarako hautatutako ordezkatuen aldarrikapena egin da eta eranskinean daude zerrendaturik.

Araba:

ERNE: 5 ordezkari.

ESAN: 5 ordezkari.

EUSPEL: 4 ordezkari.

ELA: 2 ordezkari.

SiPE: ordezkari 1.

CCOO: 0 ordezkari.

Bizkaia:

ERNE: 12 ordezkari.

ESAN: 8 ordezkari.

ELA: 3 ordezkari.

SiPE: 2 ordezkari.

EUSPEL: ordezkari 1.

CCOO: 0 ordezkari.

Gipuzkoa:

ERNE: 7 ordezkari.

ESAN: 5 ordezkari.

ELA: 4 ordezkari.

EUSPEL: 2 ordezkari.

SiPE: 2 ordezkari.

CCOO: 0 ordezkari.

Halaber, bilkura berean, hauteskunde-emaitzak ikusita eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 30. artikuluan xedatutako aplikatuta, hauteskunde-batzordeak erabaki du sindikatu-erakundeen ordezkari-kopurua honela banatuta egongo dela Ertzaintzaren Kontseiluan:

ERNE: 2

ESAN: 1

ELA: 1

EUSPEL: 1

Erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, sindikatu-erakundeek zazpi egun balioduneko epea dute Segurtasuneko sailburuari adierazteko zein diren postu horiek betetzeko izendatutakoak.

Horretaz gain, bilkura berean, hauteskunde-emaitzak ikusita eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 100. artikuluan xedatutako aplikatuta abenduaren 1eko 6/2006 Legean ezarritako idazketaren arabera, hor aldatzen baita bigarrenez Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea, hauteskunde-batzordeak erabaki du zenbat sindikatu-ordezkari izendatu behar duen sindikatu-erakunde bakoitzak:

Araba:

ERNE: 4

ESAN: 3

EUSPEL: 2

ELA: 1

SiPE: 1

CCOO: 0

Bizkaia:

ERNE: 16

ESAN: 11

ELA: 4

SiPE: 2

EUSPEL: 2

CCOO: 0

Gipuzkoa:

ERNE: 6

ESAN: 4

ELA: 3

EUSPEL: 2

SiPE: 2

CCOO: 0

Erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, sindikatu-erakundeek hogeita hamar eguneko epea dute ordezkariak izendatzeko.

Eta horrela jasota gera dadin, martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 23.3 eta 30.3 artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, hau ematen dut 2017ko abenduaren 12an, Erandion.

Erabaki hauek administrazio-bidea amaitzen dute eta dagokien jurisdikzio-organo sozialean aurkara daitezke hiru eguneko epean hau argitaratzen den egunetik aurrea, Jurisdikzio Soziala arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 127.3. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Erandio, 2017ko abenduaren 12a.

Hauteskunde-batzordeko idazkaria,

JOSÉ FRANCISCO ORTUÑO LÓPEZ.

Hauteskunde Batzordeko lehendakariak ontzat emanda,

JAVIER BARCO HURTADO.

(Ikus .PDF)