Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako hutsen zuzenketa honena: «Hutsen zuzenketa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Aginduarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko denarena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 670
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/12/07
  • Argitaratze-data: 2017/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Aginduaren hutsen zuzenketaren testuan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzekoan (2017-01-26ko EHAA, 18. zk.). Hori dela eta, zuzenketa egiten da:

Laburpenean [2017/18 Laburpena (4/1)] eta argitalpenaren testuan, atala eta sail emailea agertzen diren lekuan,

hau dioen lekuan:

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA.

honako hau esan behar du:

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA.

Gaztelaniazko argitalpenean, Laburpenean agertzen den izenburuan [2017/18 Laburpena (4/1)] eta argitalpenaren testuan [2017/470 (1/1) orrialdea],

hau dioen lekuan:

CORRECCIÓN DE ERRORES de la Orden de 7 de diciembre de 2016, del Consejero de Turismo, Merkataritza eta Kontsumo, por la que se nombra personal eventual en el Departamento de Turismo, Comercio y Consumo.

honako hau esan behar du:

CORRECCIÓN DE ERRORES de la Orden de 7 de diciembre de 2016, del Consejero de Turismo, Comercio y Consumo, por la que se nombra personal eventual en el Departamento de Turismo, Comercio y Consumo.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.