Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko uztailaren 4koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena eta haietarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3528
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/04
  • Argitaratze-data: 2018/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Kooperatibak eta lan-elkarteak lagundu eta sustatzea du xede nagusi Lan eta Justizia sailaren 2018ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoak, eta helburu hori lortzeko erabiliko da diru-laguntza lerro hau. Baliabide ekonomikoak jarriko dira gizarte-ekonomiako enpresek lanpostuak sor ditzaten, bereziki lan-munduan txertatzeko arazoak dituzten gizarte-taldeen artean. Multzo horren baitan kokatzen dira langabetuak, ezinduak, nekazaritzako ustiategiak eta gizarte-ekonomiako enpresetan lan egiten duten besteren konturako langileak.

Diru-laguntza deialdiak 300 mila euroko zuzkidura du, eta gutxienez 200 onuradun izatea da agindu honen helburua. Azken batean, xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Nagusietan jasotakoa betetzea. Hain zuzen ere, beren-beregi jasotzen da, helburu lehenetsi gisa, gizarte-kapitala handitzea eta sendotzea, eta horrek berez dakar enpresa mota horien sozietate-oinarria ere handitzea eta sendotzea, kolektibo jakin batzuen nahitaezko ekarpena sinatzea erraztuta eta, betiere, pertsona langabetuak lehenetsita.

Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak azaldutakoa entzunda, honako hau

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak diru-laguntzatzat joko dira, eta honako jarduera hauek finantzatzeko erabiliko dira:

  1. Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

  2. Besteren konturako lan-kontratua duten eta bazkide ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

  3. Desgaitasuna duten pertsonak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

  4. Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

  1. Agindu honen xedea betetzeko, hirurehun mila (300.000) euro erabiliko dira. Nolanahi ere, kopuru hori areagotu ahal izango da, aurrekontuetan aldaketak eginez gero, indarrean dauden legeen arabera. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpen baten bidez.

  2. Deskribatutako lau kolektiboei dagokienez, aurreko paragrafoan zehaztutako diru-zenbatekoa aski bada, exijitutako baldintzak betetzen dituzten laguntza-eskabide guztiei emango zaie baiezkoa.

  3. Esleipen ekonomikoa aski ez bada, honela jokatuko da:

    a) artikuluan oinarriturik errekonozitutako eta aurkeztutako eskabide guztiei aurre egiteko aski bada, lehenengo eta behin haiei guztiei erantzungo zaie. Sobratzen dena proportzionalki hainbanatuko da beste hiru kolektiboetako errekonozitutako eskabideen artean.

    a) artikuluan oinarriturik errekonozitutako eta aurkeztutako eskabide guztiei aurre egiteko aski ez bada, agindu honetakoa estaltzeko baliabide ekonomikoen zenbateko globala haien artean hainbanatuko da proportzionalki. Aipatutako beste hiru kolektiboen eskabideei ezezkoa emango zaie, 1. paragrafoan aipatutako zuzkidura agortu delako.

  1. Interesdunek aurrez aurre zein elektronikoki egin ahal izango dituzte prozedura horri dagozkion eskaera, kontsulta eta izapide guztiak.

    Euskadi.net-eko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira izapideak aurrez aurre edo bide elektronikoz egiteko jarraibideak, eskabideak, aitorpen arduratsuak eta bestelako inprimaki eta ereduak, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_bazkide_sartzea_2018/y22-izapide/eu

  2. Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

    Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, helbide honen bitartez egiten dira:

    https://euskadi.net/misgestiones

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

    a), 1.b) eta 1.c) artikuluetan adierazitako kasuetan, eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe moduan sartzea, 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.

    d) artikuluan ageri den kasuan, eskubide osoarekin bazkide mugagabe moduan sartzea, 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla.

  2. Berariazko eskakizunak:

    1. Langabeen kasuan:

      Langabe gisa erregistratuta egotea enpleguko zerbitzu publikoan, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunaz. Antzinatasun horrek etenik gabekoa izan beharko du, eta bazkide bezala sartu aurrekoa, bi egoeren arteko etenik gabe. Baldintza hori bete behar izanez gero, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibei buruzkoak, araututako probaldia hasteko egunean bete beharko da.

      Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

    2. Besteren kontura lan egiten duten langileak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

      Besteren konturako langileak onuradun izan daitezke, baldin eta bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko lan-kontratua sei hilabetetik gorako antzinatasuneko kontratua bada enpresan bertan. Ez da diru-laguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean egin bada.

      Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzen diren kasuan, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkideak jatorrizko erakundean kontratu mugagabea izan duten besteren konturako langile izatea.

    3. Desgaitasuna duten pertsonak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

      Desgaitasuna duten pertsonak izanda, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako erakunde batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako erakunde hori izan daitekeela haien zerbitzuak ematen zituzten enplegu-zentro berezia. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

      Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, desgaitasuna duten pertsonak izango dira gutxienez % 33ko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.

    4. Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnen kasuan:

      Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titular izatea, betiere beren kasa eta zuzenean egiten badituzte hura ustiatzeko beharrezkoak diren jarduerak, denbora osoan edo partzialean.

      Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzea.

      Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiapenak izatea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira, arrazoi horiek egiaztatuko dira nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostenaren bitartez.

  3. Baldintza orokorrak: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren baldintzen mende dauden pertsona edo erakundeak ezingo dira agindu honek araupetutako diru-laguntzen onuradun izan.

    Eskaera aurkeztean, baimena ematen zaio Gizarte Ekonomiaren zuzendaritzari zuzenean egiazta dezan erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela. Hala ere, baimena berariaz ukatu ahal izango da, eta, kasu horretan, erakunde eskatzaileak ogasun-agintaritzaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek eginiko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Betebehar horiek egunean izatea nahitaezkoa da onuradun izateko, baita onuradun gisa irauteko ere emandako diru-laguntza likidatu arte.

  1. Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen erakundeak gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatu ditzala berariaz onartzeko, bai aurrez aurreko bidea bai bide elektronikoa erabiltzen duenean, eta Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.

  2. Azaroaren 11ko 1/ 1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, honako betekizun hauek egiaztatuko dira, eskabidean txertatuko den erantzukizunezko adierazpen baten bidez:

    Beste edozein administraziok edo erakundek publikoa zein pribatua izan helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri eman behar da.

    Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

    Erakunde eskatzaileak eguneratuta izan behar ditu diru-itzulketaren betebeharrak, baldin eta enpresari diru-laguntzen lehengoratze prozeduraren bat ezarri baldin bazaio.

    Halaber, pertsona eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  3. Eskatzaileari diru-laguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, diru-laguntzaren abonua jasotzeko Ogasun eta Ekonomia saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa egin daiteke honako helbide hauetan:

    Aurrez aurreko bidea erabiliz gero: http://www.euskadi.net/altaterceros helbidean jasotako ereduaren araberako inprimakia

    Elektronikoki: http://www.euskadi.net/altaterceros

  1. Eskabideak agindu honen eranskin gisa jasotzen den ebazpen normalizatua erabiliz aurkeztuko dira. Ebazpen hori aurreko artikuluan aipatzen den helbide elektronikoan ere eskura daiteke.

  2. Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

  3. Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia lurralde-ordezkaritzetan, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez. Bide elektronikoa erabiliz egiten diren eskabideak https://euskadi.net/misgestiones helbidean aurkeztuko dira.

  5. Eskabidearekin batera, dagokion artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu behar dira.

  1. Programa honen kargura emandako diru-laguntzak helburu honetarako erabiliko dira: onuradunak bazkide langile izateko unean kooperatibaren edota lan-elkartearen kapital sozialari egin beharreko ekarpena finantzatzen laguntzea. Laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakora moldatuko dira.

  2. Lan eta Justizia Sailak honako zenbateko hauek emango ditu, diru-laguntza gisa:

    1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.

    1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.

    1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

    1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

  3. Kopuru horrek hirurehun (300) euroko igoera izango du, ondorengo ataletan aipatutako kontzeptu bakoitzarengatik, eta metatu ahal izango dira:

    1. Emakumea izatea.

    2. Desgaitasuna duen pertsona izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, eta gutxienez ehuneko 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

    3. Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, kooperatiba edo lan-sozietate batean bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

    4. Guraso bakarreko familiako aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

    5. Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak. Egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo ministerio fiskalaren txostenaren bidez. Txosten horrek adierazi behar du jasota dauden zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

    6. Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, baldin eta sozietate kooperatibo edo lan-sozietatean sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteetan gertatzen bada.

    7. Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren III. kapituluaren II. tituluak haien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

    8. Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

  4. Ematen den diru-laguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, pertsona onuradunak harpidetutako kapitalari (gehi, sarrera-kuota edo jaulkipen-prima) dagozkion portzentajeak, zehazki, dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan:

    1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.

    1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.

    1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.

    1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, portzentajea izango da harpidetutako kapitalaren % 50.

  5. Edonola ere, kapital-ekarpen horrek eskatzaileak egindako benetako diru-ekarpena izan behar du, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doaneko bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen-zatia.

  1. Deialdi honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik administrazio edo erakunde publiko honek edo beste batzuek ematen dituzten bestelako laguntzekin. Edonola ere, diru-laguntzen zenbatekoa ez da agindu honetako 7. artikuluaren 2. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa baino handiagoa izango.

  2. Agindu honen bidez lortutako laguntzak beste administrazio edo erakunde publiko batek xede eta helburu berarekin emandakoekin batera jasotzen baditu onuradunak, eta laguntza horiek guztiak batuta agindu honetako 7. artikuluaren 2. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa gainditzen bada, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Lan eta Justizia Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

  3. Agindu honek ematen dituen laguntzak eta ordainketa bakarreko langabeziako prestazioa (langabeziaren kapitalizazioa) batera jasotzen direnean, eta bien artean metatutako zenbatekoa agindu honetako 7. artikuluaren 2. eta 4. paragrafoetan aurreikusitako gehienekoa baino handiagoa denean, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Lan eta Justizia Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

Azaroaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharretan aplikagarri gertatzen direnak betetzeaz gain, diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Bazkide denetik hiru urte igarotakoan, diru-laguntzaren onuradunak sartu zen erakundeko bazkide izaten jarraitzen duela justifikatu beharko du, salbu eta onuradunaren borondatearen aurkako arrazoiak egiaztatzen badira, edo justifikatzen bada hark sozietatearen kapitalerako ekarpena (diruz lagundutako zenbatekoa gutxienez) egiten jarraitzen duela. Horretarako, izaera hori lortu eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan enpresan segitzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

  2. Aldi berean, onuradunak hasiera batean egindako ekarpenari eusten diola egiaztatu beharko du, eta aurreko idatzi-zatian ezarrita dagoen epearen barruan hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Egin beharreko ekarriaren zenbatekoa onuradunak berak nahita gutxituz gero, diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena aldatu egingo da.

  3. Diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute konpromisozko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

  4. Jasotzaileen betebeharrei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluak ezartzen duena aplikatuko da.

Agindu honetan jasotako onurak bereganatu nahi dituzten erakundeek, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:

  1. Kasu guztietan:

    Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez, behin betiko eskubide osoko bazkide-izaera zein datatan hartu duen zehaztuta.

    Sozietateak emandako ziurtagiria, eskatzaileak bazkide gisa enpresaratutako unean harpidetu duen kapitalari buruzkoa. Ziurtagiri horrek sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari buruzko diru-kopuruak banakatuta adierazi beharko ditu, hala badagokio.

  2. Langabeen kasuan:

    Langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzko ziurtagiria, enplegu-zerbitzu publikoak emana.

    Dagokion enplegu-zerbitzu publikoaren ziurtagiria, ordainketa bakarreko langabezia-prestaziotzat aitortutako zenbatekoa egiaztatzen duena, hala badagokio.

  3. Besteren kontura lan egiten duten langileak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

    Lan Bizitzaren Txostena, lan-kontratua hasi den egunetik aurrerakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, eta kontratu horrek sei hilabetetik gorako antzinatasuna duela islatzen duena.

    Epemugarik gabe eta eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartu aurretik erakundearekin eskatzaileak zeukan erlazioari buruzko ziurtagiria, enpresak emana. Hau da, langilearekiko erlazioari dagokionez, besteren konturako langile zen, edota bazkide langile edo iraupen mugatuko lan-bazkide zen argitzen duena.

    Legezko subrogazio baten ondorioz sartuz gero, zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida, legezko subrogazioa egiaztatzen duena.

  4. Desgaitasuna duten pertsonak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

    Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion Foru Aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adierazita.

  5. Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnen kasuan:

    Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria, dagokion foru-aldundiak emana, ustiategiaren titulartasuna adierazten duena, hala badagokio. Nekazaritza-erregimeneko lan-bizitzaren agiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emandakoa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, uzten den kooperatibaren ziurtagiria (bertan kooperatiba horretan igarotako aldia azalduko da) eta aldaketaren premia objektiboari buruzko nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostena aurkeztu beharko dira.

    Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, nekazaritza-ustiategietan emandako dedikazio-erregimena (partziala edo osoa) jasotzen duena.

  6. Beharrezkoa den kasuetan:

    Hala dagokionean, espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.

    Bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duen seme edo alaba bat edo gehiago bere kargura dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, ordaindutako jarduerarik gabeko ondorengo bat edo gehiago ardurapean dituzten pertsonak enpresaratzen badira.

    Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonen kasuan, genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia, edo ministerio fiskalaren txostena, zantzuen arabera eta babes-agindua ematen ez den bitartean salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duena, edo genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.

    Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

    Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

Diru-laguntzen eskaeren termino guztiak beteta ez badaude edo beharrezko dokumentazioarekin batera ez badatoz, pertsona eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezan edo beharrezko dokumentuak gainera ditzan, betiere hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu atzera botako zaiola eskaria, eta administrazioak eskaera horri buruzko ebazpen adierazia eman beharko du, eta ebazpen hori jakinarazi, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

  1. Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren eginkizuna izango da deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

  2. Diru-laguntzak Gizarte Ekonomiako zuzendariak eman edo ukatuko ditu, berariazko erabaki baten bitartez, Zuzendaritzako teknikariek hala proposatuta. Proposamena egiteko, eskaerak adierazitako irizpideen arabera aztertuko eta ebaluatuko dituzte teknikariek. Aipatutako ebazpena bakarra izango da, baldin eta Aginduak aurreikusten duen hainbanaketa egin behar bada.

    Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segunrantza sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

  3. Agindu hau indarrean sartzen den egunetik zenbatzen hasi eta sei hilabete igaro ondoren berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Administrazioak berariaz ebazteko duen obligazioaren kaltetan izan gabe.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean emandako diru-laguntza jasotako pertsonen zerrenda, zenbateko laguntza jaso duten adierazita, eta, bestetik, nori emandako diru-laguntzak aldatu diren. Hala ere, diru-laguntza emateko ebazpena berariaz eta bakarka ere jakinarazi ahal izango da.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, diru-laguntza esleitu eta berehala.

Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, horren helburua betetzat jotzen denean, eta administrazio honen edo beste edozeinen, edo erakunde publikoren baten diru-laguntzak eta laguntzak jasoz gero (hala gertatzen denean), diru-laguntza emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, alabaina, agindu honetan onuradun izateko ezarri diren betekizunak bete behar dira. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta pertsona onuradunek itzuli egin beharko dituzte soberakinak.

  1. Erakunde onuradunak ez baditu betetzen esleipen-ebazpenean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritako betekizunak, edo aurkeztutako datuak faltsuak badira edo jasotako zenbatekoa esleitu zen helburuetarako erabiltzen ez bada, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz abiarazitako espedientea izapidetu eta interesdunari hamabost eguneko entzunaldi-epea eman ondoren, diru-laguntza galdu egingo da eta jasotako zenbatekoak Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, bi hilabeteko epean. Zenbateko horri legez egoki diren berandutze-interesak gehitu beharko zaizkio, gainera. Neurri horiek hartzeak, nolanahi ere den, ez du dagozkion bestelako neurriak hartzea eragotziko. Hori guztia bat etorrita abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusia Araupetzen duten Printzipioei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

  2. Ez-betetze partziala gertatuz gero, beti ere bazkideak 18 hilabetez iraun badu, jasotako diru-laguntza itzuli beharko da, 3 urtera iristeko falta den denboraren proportzioan. Ez-betetzea 18 hilabete edo gutxiago irauteagatik bada, diru-laguntza osoa itzuli beharko da.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeetan, diru-laguntzak itzultzeko prozedura hauek bete beharko dira:

  1. Gizarte Ekonomiaren zuzendariak prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio, egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

  2. Alegazioak jasota, edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, beharrezkoa bada, zenbateko egokiak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa xedatuko da, eta horretako epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazitako egunetik zenbatzen hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

    Itzultzeko prozedura, gehienez ere, hamabi hilabetean ebatzi behar da.

  3. Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ogasun eta Finantza Politikako Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoari jarraituz.

Dekretu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluaren aurreikuspenak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Lan eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 4a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.