Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko urriaren 23koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2018. urteko Euskadi Literatura sarietako saridunen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 5401
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/23
  • Argitaratze-data: 2018/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko apirilaren 11ko Aginduaren bidez (2018ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.), Euskadi Literatura sariak arautu eta horretarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2018ko apirilaren 11ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. 2018ko Euskadi Literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Euskarazko literatura: Eider Rodriguez Martin andrea, 2017an Susa argitaletxeak argitara emandako «Bihotz handiegia» izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko literatura: Karmelo Caballero Iribarren jauna, 2017an Visor de Libros argitaletxeak argitara emandako «Mientras me alejo» izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko haur eta gazte literatura: Eider Rodriguez Martin andrea, 2017an Ikastolen elkartea argitaletxeak argitara emandako «Santa Familia» izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko literatura itzulpena: Irene Aldasoro Katarain andrea, 2017an Erein & Igela argitaletxeek argitara emandako Emily Brontëren «Gailur Ekaiztsuak» izeneko lanaren itzulpenagatik.

Literatura lanaren ilustrazioa: Yolanda Mosquera Fernandez andrea, 2017an Yacare argitaletxeak argitara emandako «La pequeña Roque» izeneko lanaren ilustrazioengatik.

Euskarazko saiakera: Kepa Altonaga Sustatxa andrea, 2017an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Patagonia Hazparnera barrena» izeneko lanagatik.

Gaztelaniazko saiakera: Santos Zunzunegui Diez jauna, 2017an Cátedra argitaletxeak argitara emandako «Bajo el signo de la melancolía» izeneko lanagatik.

2018ko apirilaren 11ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, sarituek 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan aurreikusitako egitekoak egin ostean (euskararako itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 23a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik