Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko urriaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, larrialdien eta babes zibilaren arloko dominak edo plaka-diplomak emateko prozedura hasten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5232
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/19
  • Argitaratze-data: 2018/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denez, «domina edo plaka-diploma emateko espedienteari ofizioz emango zaio beti hasiera, urtero, segurtasun publikoaren arloan eskumena daukan sailburuak erabakia hartu ondoren eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu baten bidez».

Dekretu horren 13. Artikuluaren arabera, domina jartzeko edo plaka-diploma zein diploma eskura emateko ekitaldia 1-1-2ren Europako eguna ospatzen den egunean izango da, salbu eta aukera- edo presa-arrazoiengatik beste une batean egitea egokiagotzat jotzen bada.

Hori dela eta, agindu honen bidez, honako hau

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuan araututako dominak edo plaka-diplomak emateko espedientea irekitzeko erabakia hartzea.

Bigarrena. Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren oinarrizko zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak beren mende dituzten administrazio publiko, erakunde, entitate, profesionalen edo boluntarioen organizazio edo elkarte, enpresa publiko nahiz pribatuek sari horiek emateko proposamen arrazoituak egin ahal izango dituzte, hilabeteko epean aldizkari ofizialean prozeduraren hasiera argitaratzen denetik kontatzen hasita. Dena den, prozedura hasi aurretik jasotako proposamenak ere kontuan hartuko dira.

Hilabeteko epe hori agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen.

Proposamenak eskura aurkez daitezke Zuzenean-Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Bizkaia: Kale Nagusia 85, 48001 Bilbao; Gipuzkoa: Andia kalea 13, 20003 Donostia; Araba: Ramiro de Maeztu kalea 10-behea, 01008 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako gainerako tokietan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren https://www.euskadi.eus/y22-home/eu/ Segurtasun Sailaren sariak eta diru-laguntzak atalaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/segurtasun-saila/ bidez aurkezteko aukeraren kaltetan gabe.

Hirugarrena. Proposamenetan datu hauek jaso behar dira, eta haiekin batera dokumentazio hau aurkeztu:

  1. Proposamena egiten duen entitatearen identifikazioa.

  2. Saria jasotzeko proposatzen den pertsona fisikoaren edo juridikoaren datuak (pertsona fisikoen kasuan, sexua adierazita).

  3. Eskatzen den saria eta, domina bada, bereizgarri mota zehaztuta.

  4. Proposamena egiten duenaren eta proposatzen den pertsonaren jakinarazpenetarako helbidea.

  5. Proposatzen den saria merezi izatea justifikatzen duen memoria, merezimenduzko ekintza, jarduketa edo jarduerak modu zehatzean jaso eta saria merezi izateko arrazoiak adierazten dituena.

  6. Proposamena egiten duenak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu.

    Laugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu hau eta bertan argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Bosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 19a.

    Segurtasuneko sailburua,

    ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.