Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2018. urtean Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2822
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/05/22
  • Argitaratze-data: 2018/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta horien zabalkundeari dagozkionak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, horixe xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak.

Zuzendaritza horrek egoki deritzo dantza sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Ildo horretatik, diru-laguntzak emango ditu Dantza-lanak I, Dantza Ekoizpenak II eta Dantza konpainiak sendotzeko modalitateetan. Neurri horren bitartez, Euskadin diharduten koreografoen eta dantza-konpainien sorkuntza-lana sustatzeko eta sektore honen profesionalizazioaren alde egiten diren ahaleginak bultzatzeko formula lortu nahi da. Horretarako, laguntza emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko eta kanpoko zirkuitu eszenikoetan dantzaren aukerak pixkanaka areagotuko dituzten zabalkunde-ekimenei.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018 2020 epealdiko Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren eta 2018. urteko diru-laguntzen Planaren barnean dago (PES 2018-2020 eta PAS 2018).

Hori guztia dela eta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da 2018an burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

  2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen diren jarduerak honako atal hauei dagozkien kapituluetan zehaztu eta deskribatzen direnak dira:

    1. kap.: Dantza-lanak I.

    2. kap.: Ekoizpenak II.

    3. kap.: Dantza konpainiak sendotzea.

  1. Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 420.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: 70.000 euro Dantza-lanak I ekoizteko; 220.000 euro Dantza Ekoizpenak II modalitaterako eta 130.000 euro Konpainiak sendotzeko;

  2. Modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik), gainerako kopurua beste modalitate batera eramango da. Egoera hau gertatuz gero, lehentasuna izango du eskatutako diru kopuru orokorraren eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handiena duen modalitateak.

  1. Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

    Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak izatea.

    Ekonomia Jardueren gaineko Zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea.

  2. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea baita, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere.

    Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak egunean dituztela, eta horretarako ez du pertsona horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak.

  3. Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren indarrez.

  4. Proiektuak, ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrera eramateko beha-rrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da; sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua sartuko da.

  5. Gastu lagungarriak, eta justifikatu beharrrekoak, aurreikusitako jarduera zehatzak garatzeko ezinbestekotzat jotzen direnak izango dira, kanpo utzirik BEZ kengarria eta inbertsiokoak.

  6. Dantza-lanak I eta Dantza Ekoizpenak II modalitateetan, eta gastu lagungarriei dagokienez, produkziotzat joko da muntaia artistiko bat taularatzea ahalbidetzen duen jarduera material guztien multzoa.

  7. Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera diruz lagundutako jar-dueraren % 75era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta. Kontzeptu honetatik kanpo geratzen dira onuradunak diru-laguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritza-ren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

  2. Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

    Aurrez aurre: eskabideak, Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean aurkeztu ahal izango dira.

    Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira, euskadi.eus gunean artikulu honetako 4. atalean adierazitako helbidean.

    Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero presentziala edo elektronikoa, ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan; alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

  3. Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adie-razitako helbide elektronikoan.

  4. Eskaerak nola tramitatu bide presentziala edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/dantza_jarduera/y22-izapide/eu/

    Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: https:// www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  5. Pertsona edo erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango dute eskaera, atxikitako egiaztagiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  6. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

  1. Eskatzaileari dagokionez:

    Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, ondorengo datu eta betebeharrak:

    1. Identitateari buruzko datuak.

    2. Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

    3. Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean alta.

      Aipatutako datu edota betebeharrak eskatzaileak, espresuki, uko egin ahalko dio bere baimena; kasu horretan eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion agiriak.

  2. Pertsona juridikoei dagozkien dokumentu espezifikoak:

    Legezko eraketa, estatutuak eta ordezkaritza ahalmena:

    Administrazio honetan inskribatutako entitateen edo aldez aurretik aurkeztutako dokumentuen kasuan: dagokion erregistroaren azalpena. Bestela, eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira.

    Hala badagokio, eskabidea kudeatzen duen pertsonaren Legezko ordezkapen-maila egiaztatzea.

  3. Proiektuari dagokion dokumentazioa.

    1. Dantza-lanak I eta Dantza Ekoizpenak II modalitatea:

      Proiektuaren memoria.

      Formularioak: 1. Eskaeraren laburpena (eta ikus-entzunezko erreferentziak); 2. Konpainiaren datuak; 3. Emanaldien zerrenda eta bira aurreikuspena; 4. Baliabideak (artistiko eta teknikoa); 5. Aurrekontua; 6. Beste diru-laguntzen aitorpena; 7. Emanaldi bakoitzeko kostua.

      Hala badagokio, egile eskubideei buruzko aitorpena, ziurtagiria edo egoera txostena.

      Hala badagokio, konpainiaren lantokiaren inguruko ziurtagiria.

    2. Dantza konpainiak sendotzea modalitatea:

      Memoria: sendotze proiektu orokorra eta garatu beharreko jarduera zehatzak, konpainiaren historia eta ibilbidea barne.

      Formularioak: 1. Eskaeraren laburpena (eta, hala badagokio, ikus-entzunezko erreferentziak); 2. Konpainiaren datuak; 3. Emanaldien zerrenda; 4. Aurrekontua; 5. Beste diru-laguntzen aitorpena.

      Konpainiaren lantokiari dagokion ziurtagiria.

      Beste entitatek emandako finantza laguntzei dagozkien ziurtagiriak.

      1. Dokumentazioa aurkezteko formatua.

        Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak, erabilitako bidea (presentziala edo elektronikoa) edonolakoa dela ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

        1. Ahal dela deskargatzeko ereduak erabiliko dira.

        2. Gainerako dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, ahal bada.

        3. Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.

        4. Ikus-entzunezkoen erreferentziak, betiere dagokion dokumentuan, web-orrialdeen helbide medio aurkeztu beharko dira.

      2. Dena den, diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk ez aurkezteko eskubidea izango du eskatzaileak. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek eta, datu pertsonalak tartean badaude, kontsulta egin ahal izateko berariazko onespena.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

  1. Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatu-tako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

  2. Aurreko bi urteotan eta aurten, edozeinengatik, jasotako «minimis» motako diru-laguntzei buruzko adierazpena jakinaraztea.

  3. Egunean izatea indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehaztu den bezala.

  4. Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

  5. Halaber, interesdunak laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela adieraztea.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-aka-tsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

  1. Modalitate bakoitzari dagozkion diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eskabideak baloratu eta diru-laguntzak banatuko dira.

  2. Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da modalitate bakoitzerako. Horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.

  3. Balorazio Batzordeko burua Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da edo horrek eskuordetutako pertsona eta idazkaria Zuzendaritza bereko teknikari bat, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.

    Batzordeetako bokalak hiru gutxienez eta bost gehienez izango dira. Dantzaren inguruko profesionalen artean aukeratuko dira, eta profesional horiek independenteak zein modalitate bakoitzean adierazgarriak diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetako kideak izan ahalko dira. Horien izendapena Kulturako sailburuordeak egingo du.

  4. Balorazio Batzordeko kideak izendatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

  5. Modalitate bakoitzeko Balorazio Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari.

  6. Balorazio Batzordeek, beharrezkoa irizten diotenean, egoki iritzitako argibideak emateko eskatu ahal izango diete eskatzaileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero. Halaber, hurrengo modalitateetan aurkezten direnek, hau da, Dantza-lanak I, Dantza Ekoizpenak II eta Dantza konpainiak sendotzea modalitateetan, Batzordearen aurrean beren proiektua defendatzeko aukera izango dute horrela eskatuz gero. Proiektu bakoitzari 15 minutu eskainiko zaizkio gehienez.

  1. Proiektuak modalitate bakoitzean finkaturiko irizpideen arabera baloratu ondoren, 50 puntu lortzen ez dutenak automatikoki baztertu egingo dira.

  2. Bukaerako diru-laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko, ezta muga orokorrak ere. Halaber, modalitate bakoitzean finkaturiko gehienezko kopuru-mugak errespetatuko ditu.

  3. Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko Hortaz, funts erabilgarria proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren eta aurrekontuaren bolumenaren arabera banatuko da.

  1. Bateragarritasuna: koreografia sorkuntza modalitatean izan ezik, beste modalitateetan ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste edozein entitatek ematen dituen diru-laguntzekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, ez da ordainketarik egingo, murriztu egingo da dagokion mugaraino edo gaindikina itzuli egin beharko da.

  2. Bateraezintasunak:

    1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntza guztiak ez dira bateragarriak izango Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako diru-laguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez proiektuaren zatiren bat egiteko, diru-laguntza izendunak izan, zuzenak izan, edota musika, dantza, ikus-entzunezko, antzerki, ikusizko arte, liburugintza edota literatura alorretako aginduen babesean emandakoak.

    2. Proiektu bera ezin da lagundu Dantza-lanak I eta Dantza Ekoizpenak II modalitateetan.

    3. Modalitate batean eskatzaileko proiektu bat bakarrik lagundu ahalko da.

  1. Deialdi honen ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du eta prozedurako interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik. Halaber, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.

  2. Aipaturiko epea amaituta interesdunak ez badu jakinarazpenik jaso, eskabide ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Modalitate bakoitzean ematen den ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, horrela dago-eta xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo diru-laguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da diru-laguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Halaber, jasotako diru-laguntza bere diru-sarreren artean berriz sartu ez izana, itzultze-prozedura bat bukatutakoan, berriz ez sartzeko agintzen duen ebazpen bat eman bada, ezingo da diru-laguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu.

  1. Izapideak bertaratuta eginez gero, jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. eta 42. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta kasu bakoitzean ezarritako epea jakinarazpeneko egintza jaso eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

  2. Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da pertsona interesdunak edo, kasuan kasu, legezko ordezkariak edo baimenduriko pertsonak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

    Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Ekoizpena gauzatzeko aurrekontuaren % 50, gutxienez, Euskadin bizi edo egoitza duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanetarako bideratuko da.

  4. Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

  5. Aurkeztutako proiektuak edozein aldaketa izanez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, gehienez hilabeteko epean, onuradunak diru-laguntza lortu izanaren ebazpena jasotzen duen egunetik hasita. Zuzendaritzak, bestalde, aldaketen komunikazioa jasotzen duen egunetik 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Epe hori jakinarazpenik espresuki egin gabe amaituz gero, aldaketa onartutzat ulertuko da.

  6. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek, laguntzari buruzko esleipen-ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera, diru-laguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainerako material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa espresuki adierazteko konpromisoa hartzen dute. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.

  1. Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

    1. Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.1 artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.

    2. Gainerako % 50a, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo artikuluan xedatutako baldintzen arabera.

  1. Onuradunek, dagokion jarduera amaituta, eta betiere 2019ko azaroaren 30a baino lehen, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. Diruz lagundutako jarduera egin izanaren egiaztagiria:

      Jardueraren garapen txostena eta ebaluazioa.

      Argitaratutako katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki, bideo eta gainerako materialaren aleak. Horietan guztietan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa aipatu beharko da.

      Ekoizpenen estreinaldia: kontratuaren kopia edo kontratatzailearen egiaztagiria.

    2. Justifikazio ekonomikoa:

      Burututako jarduera dela-eta izandako gastu eta sarreren balantzeari buruzko erantzukizunpeko aitorpena.

      Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.net gunean ezarritako ereduaren arabera.

      Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, laginketa tekniken bidez, badu aukeratzerik, artikulu honetako lehenengo paragrafoan ezarritako epearen barruan, aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzten pertsona onuradunak.

    3. Agindu honetako 11. artikuluan aipatutako bateragarritasun-kasuak direla eta, helburu berarako jasotako beste diru-laguntzen zerrenda, baldin eta eskabidea egiterakoan onuradunak horien berri ez bazuen.

  2. Justifikazioak tramitatzeko argibideak eta ereduak, bai bide presentziala bai bide elektronikoa erabiliz, Agindu honetako 6.4 artikuluan zehazturiko helbide elektronikoan daude.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kulturako sailburuordeak likidazio ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoa doitzeko.

  1. Hauek izango dira ez betetzeak:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat Agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

    3. Hala badagokio diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea.

    4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea-ren Testu Bategina) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuena).

  1. Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren dantza alorreko sorkuntza eta ekoizpen proiektuak. Proiektuek hurrengo ezaugarri hauetako bat edo gehiago izango dute:

    1. Aurrekontua: 20.000 eurokoa baina txikiagoa.

    2. Dantzari kopuru murritza (bakar-saioak, duoak...).

    3. Dantza-lanen iraupen laburra edo ertaina.

    4. Dantza-lanak ikerketara edota esperimentazio koreografiko/eszenikora zuzenduta.

    5. Profesional mailako lehenengo proiektuak.

    6. Hurrengo testuinguruetako ekoizpenak: artisten arteko kolaborazioak, sorkuntza-egonaldiak, elkartrukeak, etab.

    7. Koprodukzioak non eskatzailearen ekarpena gehienez 20.000 eurokoa den.

  2. Modalitate honetan onuradun bati eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 15.000 eurokoa izango da.

  3. Dantza-lanak ekoiztu eta estreinatu behar dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko azaroaren 30era bitartean.

Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta diru-laguntzak kuantifikatzeko, irizpide hauek kontuan hartuko dira:

  1. Ekoizpen proiektuaren balorazioa hurrengo irizpideen arabera:

    1. Ekoizpen proiektuaren planteamendu eta balio artistiko orokorra (originaltasuna, dantzaren garapenari ekarpena, eta abar.) (20 puntu gehienez).

    2. Ekoizpen taldearen curriculum, bai artistikoa bai teknikoa ere (10 puntu gehienez).

    3. Ekoizpenaren planifikazioa, orokorra eta aurrekontuarena (15 puntu gehienez).

    4. Ekoizpenaren hedatze eta banatze plana (10 puntu gehienez).

    5. Emakumearen parte hartzea (5 puntu gehienez).

  2. Eskatzailearen profila hurrengo baremoaren arabera:

    1. Eskatzailearen ibilbide artistikoa (15 puntu gehienez).

    2. Konpainia Euskadin finkatuta egotea (5 puntu gehienez).

    3. Konpainiaren aktibitate paraleloak Euskadin (prestakuntza, sentsibilizazioa, aktibitate sektorialak, etab.) (5 puntu gehienez).

    4. Azken 3 urteetan zenbat emanaldi egin diren (5 puntu gehienez).

    5. Zenbat lan estreinatu diren (5 puntu gehienez).

    6. Euskararen erabilera ekoizpenetan edota konpainiaren beste aktibitateetan (5 puntu gehienez).

  1. Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren dantza alorreko sorkuntza eta ekoizpen proiektuak. Proiektuek hurrengo ezaugarri hauetako bat edo gehiago izango dute:

    1. Aurrekontua: 20.000 eurokoa baina handiagoa.

    2. Dantza-lanak I modalitatekoak baina formatu edo behar eszeniko handiagoko lanak.

    3. Dantza-lanen iraupen ertain-luzea.

    4. Koprodukzioak non eskatzailearen ekarpena gutxienez 20.000 eurokoa den.

  2. Modalitate honetan onuradun bati eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 35.000 eurokoa izango da.

  3. Dantza-lanak ekoiztu eta estreinatu behar dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko azaroaren 30era bitartean.

  4. Modalitate honetan aurreikusitako gastu publikoa gehienez ere gastu guztien % 80 izango da.

Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta diru-laguntzak kuantifikatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  1. Ekoizpen proiektuaren balorazioa irizpide hauen arabera:

    1. Ekoizpen proiektuaren planteamendua eta balio artistiko orokorra (originaltasuna, dantzaren garapenari ekarpena, eta abar...) (20 puntu gehienez).

    2. Ekoizpen taldearen curriculuma, bai artistikoa bai teknikoa ere (10 puntu gehienez).

    3. Ekoizpenaren planifikazioa, orokorra eta aurrekontuarena (15 puntu gehienez).

    4. Ekoizpenaren hedatze eta banatze plana (10 puntu gehienez).

    5. Emakumearen parte hartzea (5 puntu gehienez).

  2. Eskatzailearen profila hurrengo baremoaren arabera:

    1. Eskatzailearen ibilbide artistikoa (15 puntu gehienez).

    2. Konpainia Euskadin finkatuta egotea (5 puntu gehienez).

    3. Konpainiaren aktibitate paraleloak Euskadin (formazioa, sentsibilizazioa, aktibitate sektorialak, etab.) (5 puntu gehienez).

    4. Azken 3 urteetan zenbat emanaldi egin diren (5 puntu gehienez).

    5. Zenbat lan estreinatu diren (5 puntu gehienez).

    6. Euskararen erabilera ekoizpenetan edota konpainiaren beste aktibitateetan (5 puntu gehienez).

  1. Modalitate honen helburua dantza konpainien egonkortasuna laguntzea da. Horretarako honako aktibitateak diruz lagunduko dira:

    1. Koordinazio eta sostengu administratiboa.

    2. Ekoizpenak hedatzea eta merkaturatzea.

    3. Jarduera paraleloak honako alorretan:

      Etengabeko prestakuntza.

      Dantzarako sentsibilizazioa.

      Publikoekiko bitartekotza.

      Ondorio hauetarako, egiturak edo konpainiaren kideek egindako gastuak direla egiaztatu beharko da, betiere 24.1.a. artikuluan ezartzen denaren arabera.

    4. Konpainiako kideen profesional prestakuntza edo unean uneko formazio elkartrukeak.

    5. Aholkularitza artistikoak edo ikerketa/sorkuntza egonaldiak.

  2. Dantza-lanen ekoizpen eta birarekin zuzen lotutako gastuak ez dira kontuan hartuko.

  3. Modalitate honetan onuradun bati eman dakiokeen laguntza handiena 35.000 eurokoa izango da.

  4. Aktibitateak eta lagungarri diren gastuak 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 30era bitartean garatuko dira.

  1. artikuluan ezarritako baldintzez gain, konpainiek honakoak egiaztatu behar dituzte:

    1. Gutxienez hiru pertsonek osatuko dute konpainia.

      Horretarako hurrengo baldintza hauetakoren bat bete behar da:

      Egitura juridiko beraren parte izatea azkeneko bi urteetan.

      Gutxienez konpainiaren bi ekoizpenetan parte hartu izana egiaztatzea.

    2. Konpainiak entseguetarako eta aktibitateetarako lokala edo gune egokia izango du Euskadin, bai jabetzan, bai alokatuta edo, edozein titulu medio delarik ere, bai lagapen bidez.

    3. Konpainiak 2 dantza-lan profesionalki estreinatuta izango ditu.

    4. Konpainiak gutxienez 30 emanaldi profesional eginak izango ditu.

Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta diru-laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:

  1. Eskatzailearen profila eta dantza-sorkuntza eta -ekoizpenaren alorrean duen curriculuma, baremo honen arabera (50 puntu gehienez):

    1. Eskatzailearen ibilbide artistikoa (20 puntu gehienez).

    2. Egituran eta aurreikusitako aktibitateetan lagunen kopurua (10 puntu gehienez).

    3. Azken 3 urteetan zenbat emanaldi egin diren (5 puntu gehienez).

    4. Zenbat lan estreinatu diren (5 puntu gehienez).

    5. Emakumearen parte hartzea konpainiaren jardueran (5 puntu gehienez).

    6. Euskararen erabilera, bai konpainiaren ekoizpenetan nola beste aktibitateetan ere (5 puntu gehienez).

  2. Sendotzeko proiektuaren interesa, oreka eta sendotasuna, hurrengo baremoaren arabera (25 puntu gehienez):

    1. Diseinu eta planifikazioa epe labur eta ertainean (15 puntu gehienez).

    2. Planteamendu ekonomikoa (10 puntu gehienez).

  3. Jarduera-proiektu paraleloaren (25.1.c artikulua) balorazioa, hurrengo baremoaren arabera (25 puntu gehienez):

    1. Proiektuaren kultur interesa eta zehaztasun maila (10 puntu gehienez).

    2. Euskadiko dantzaren testuinguruan proiektuak izango duen eragina eta bere garapenerako aurreikusitako kolaborazioak (5 puntu gehienez).

    3. Jardueraren aurrekontu- eta finantza-planteamendua (5 puntu gehienez).

    4. Konpainiaren aktibitateek beste entitate publiko edo pribatuaren laguntza ekonomikoa jasotzea (5 puntu gehienez).

      LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

      Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (Erregelamendu hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean L 352/1 alean argitaratu zen, 2013-12-24an). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan. Horren ondorioz, aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jaso diren minimis motako diru-laguntzei buruzko adierazpena aurkeztu beharko da.

      BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

      Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, eskabidean agertzen diren datuak Eusko Jaurlaritzaren «Laguntzak eta diru-laguntzak. Kultura Sailaren kultura-sorkuntza» izeneko fitxategian sartuko dira. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza da fitxategi horren titularra eta 2015eko abenduaren 2ko Aginduan araututa dago. Fitxategiak laguntza emateko espedienteak kudeatzea du helburu. Aldez aurretik, Datuak Babesteko Agentziari eman zaio horren berri, eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak ezarrita ditu. Fitxategiaren datuak, bestalde, ez zaizkie beste pertsona batzuei jakinaraziko, legeak bideratutako kasuetan izan ezik.

      Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dauden arauei jarraikiz, eskatzaileak badu sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak berariaz aitortzen duen bezala. Horretarako, badu Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzara jo dezake (Donostia kalea 1; 01010, Vitoria-Gasteiz).

      Halaber, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak erkatu ahal izango ditu adierazitako datuak eta berariazko egiaztapenak egin ahal izango ditu laguntzak behar bezala esleitzeko.

      AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

      Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beronen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

      Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

      Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

      Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

      BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.