Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko irailaren 24koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoaren zenbait ordezkari, titularrak eta ordezkoak, kargutik kentzeko eta izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4838
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/24
  • Argitaratze-data: 2018/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak (uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkuntzan) 9. artikuluan ezartzen du Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera, eta lehen paragrafoko b) apartatuaren eta bigarren paragrafoaren arabera, funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen sailburuak izendatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkariak, langile-kopuru handiena atxikita dagoen sailetako langileen kudeaketaren ardura duten goi-karguen artetik, eta organo horretako idazkaria ere izendatuko du.

2013ko irailaren 30eko eta 2017ko abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian, 2013ko abuztuaren 29ko eta 2017ko uztailaren 20ko Aginduak argitaratu ziren, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango dituen titularrak eta ordezkoak izendatzen dituena.

2017ko uztailaren 20ko Aginduaren ostean Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko zuzendaritzako goi-karguen artean kargu-uzte eta izendapen berriak egin direnez gero, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango dituen ordezkari titular eta ordezkoen izendapen berri batzuk egin behar izan dira.

Hori guztia dela eta, eta dagozkidan eskumenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Konrado Mugertza Urkidi jauna Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa kentzea, eta bere ordez Langileak Kudeatzeko zuzendaria den Jon Agirre Huerga jauna izendatzea. Azken hori, ordezko bokal izendatzea.

Bigarrena. Daniel Salazar Irusta jauna Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa kentzea, eta bere ordez Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria den Ibon Etxeberria Olañeta jauna bokal titular izendatzea.

Hirugarrena. Jose María Armentia Macazaga jauna Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa kentzea, eta bere ordez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria den Juan Carlos Soto Pérez jauna ordezko bokal izendatzea.

Laugarrena. Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 24a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.