Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko irailaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren argitalpenen prezio publikoak finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4760
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/18
  • Argitaratze-data: 2018/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginean jartzen duenez (irailaren 11ko 1/2007 Legegintza Dekretu bidez onartu zen), zuzenbide publikoaren pean eskaintzen edo egiten diren zerbitzu edo jardueren truke ordaintzen diren baina tasak ez diren diru-ordainak dira prezio publikoak.

Testu bategin horren 31. artikuluan jartzen duenez, dekretu bidez zehaztuko da zer zerbitzu eta jarduera ordain daitezkeen prezio publikoen bidez, bi sail hauek batera proposaturik: Ogasuneko eskumenak dituen sailak, eta zerbitzu-jarduerok eskaini edo egin behar dituen sailak berak edo erakundearen ardura duen sailak.

Hori dela-eta onartu zen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretua, zeinaren bidez zehazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta erakunde autonomoen zer zerbitzu eta jarduera ordain daitezkeen prezio publikoen bidez. Dekretu horretako eranskineko 9. puntuan datoz zehazturik, hain justu, argitalpen-lanetako eskumena duen sailak zer zerbitzuren truke eska ditzakeen prezio publikoak.

Apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 21. artikuluan, berriz (dekretu horretan dago arauturik Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren argitalpen-jarduna), adierazita dago editatzen diren argitalpen guztiek prezio publikoa behar dutela eduki, salbu ale guztiak dohainik banatzekoak direnean edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin trukatzeko direnean. Eta, jarraian, adierazten du ezen, prezioa zehazteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legean eta lege hori garatzeko arauetan xedaturikoa bete beharko dela.

Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategineko 33. artikuluan jartzen du Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren ardura dela beraren sailari dagozkion prezio publikoak zehaztea edo aldatzea, agindu bidez; aurretiaz, Ogasuneko eskumenak dituen sailak txostena egin beharko duela, eta loteslea izango dela.

Horregatik, araudiek ematen dizkidaten gaitasunak baliatuz, eta Ogasun eta Ekonomia Saileko organo eskudunak aldeko txostena idatzi ondoren, honako hau

Agindu honen xedea dugu Argitalpen Zerbitzu Nagusiak egiten dituen argitalpenak saltzeko prezio publikoak zehaztea, paperean nahiz euskarri elektronikoan egonik ere.

Agindu honek badu eranskin bat, zeinean tarifa-taula bat erantsi baitugu. Hor dago zehazturik zer prezio publiko izango duten, jendartean saltzeko orduan, Argitalpen Zerbitzu Nagusiak egiten dituen argitalpenek, paperean egon edo euskarri elektronikoa izan, eta balio erantsiaren gaineko zerga barnean dela. Zerbitzu hori Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean dago, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari atxikita.

Badira hobari batzuk, argitalpenak saltzeko orduan aplikatzekoak. Ikus dezagun noiz eta zenbatekoa aplikatuko den (ezin dira metatu):

  1. Liburuaren egunean eta liburu-azoketan, ehuneko hamar.

  2. Ehuneko hamabost, liburutegietan, artxibategietan, museoetan, legez onartutako ikastetxeetan edo, sortzez, zientzia lantzeko edo ikerketa egiteko diren erakunde edo zentroetan.

  3. Gazte-txartela daukatenentzat, ehuneko hogei, Argitalpen Zerbitzu Nagusian erosten baldin badituzte argitalpenok.

  1. EAEko administrazio orokorraren eta erakunde autonomoen zuzenbide publikoko diru-sarrerak erregistratzeko eta automatikoki kobratzeko, indarrean dauden arauetan jartzen duen bezala egingo dira ordainketak, Administrazioaren Ordainketa eta Kobrantzen Sistema Integralaren bitartez.

  2. Aukera bat da prezio publiko osoa aurretiaz, eskaria egiten den momentuan, ordaintzeko eskatzea, dena delako ondasuna entregatu baino lehen, edo dena delako zerbitzua eman baino lehen.

  3. Administrazioak ordainketaren ziurtagiri bat eman beharko du. Bertan, gutxienez datu hauek adierazi beharko ditu:

    1. Zein organok egin duen.

    2. Ordaintzailearen izen-abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta guzti.

    3. Helbidea.

    4. Kontzeptua.

    5. Prezio publikoaren zenbatekoa, zer hobari aplikatu den halakorik egon bada eta noriz kobratu den.

    6. Balio erantsiaren gaineko zerga.

  4. Prezio publikoak osorik edo zatiren batean aurretiaz ordaintzeko eskatzen ez denean, kitapenetan ematen diren ordainagiriek notifikazioaren balio bera izango dute, eta, horretarako, beste datu hauek ere adierazi beharko dituzte:

    1. Zein aurkaratze egin daitekeen, zein organotan, eta zein epetan.

    2. Zorra non, zein epetan eta nola ordaindu behar den.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik