Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko ekainaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitira 2018. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3501
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/20
  • Argitaratze-data: 2018/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, agindu honen bidez, diru-laguntzen lerro bat ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzen laguntzeko.

Izan ere, goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko jarduerak sustatzeari garrantzizko irizten dio Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik egiten du deialdi hau. Oro har, kirola bultzatzeko pizgarri dira lehiaketok, lehiarako marko bat eskaintzen die goi-mailako euskal kirolariei eta jarduera ekonomikoa sortzen dute.

Euskadiko kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arabera, goi-mailako kirola herri-interesekoa ere bada; izan ere, batetik, funtsezko faktorea da Euskal Autonomia Erkidegoan oinarrizko kirola garatzeko, eta, bestetik, Estatu-mailako eta nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan errepresentazio-funtzioa du. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio komunei ematen die goi-mailako kirola antolatu eta sustatzeko eskumenaz baliatzeko ahalmena.

Agindu hau, halaber, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Diru-laguntzen 2018-2020 Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Sail horretako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren webgunean dago argitaratuta.

Kontuan hartuta zer xedatzen duen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen II. tituluaren IV. kapituluak, modu aktiboan hartuko da aintzat emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua, diruz laguntzekoa den programa hau landu eta aplikatzeko orduan.

Bada nahiko aurrekontu-kreditua agindu honetan arautzen diren diru-laguntzetarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak dioenez.

Hortaz, ezarri behar dira, batetik, kirol-lehiaketak goi-mailakotzat hartzeko izan behar dituzten ezaugarriak definitzeko betekizunak eta irizpideak, eta, bestetik, aipatu diru-laguntzak eskatu, izapidetu eta ematea erregulatzeko arauak.

Horren ondorioz, honako hau:

  1. Agindu honetan, 2018. urtean egingo diren edo egiten hasten diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran. Deialdi hau helburu, honako hauek joko dira goi-mailako kiroltzat: nazioarteko eremu eta izaerako lehiaketak, honako baldintza hauek betetzen badituzte, betiere:

    Nazioarteko federazio baten, europar federazio baten edo nazioarte-mailako liga profesional baten egutegi ofizialaren barruan egon beharko dute.

    Mundu-mailako lehiaketetan, kontinente biko edo gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

    Lehiaketa guztietan, herrialde biko eta gehiagoko kirolariek hartu beharko dute parte.

    Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketak, herrialde bitan edo gehiagotan antolatu beharko dira.

    Tenisaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Europar Federazioaren, Tenis Profesionalaren Elkartearen eta Kirol Egokituaren Nazioarteko Federazioaren egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.

    Surfaren kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: Nazioarteko Elkartearen, Europar Federazioaren eta Surflari Profesionalen Elkartearen egutegi ofizialean sartuak diren kirol-lehiaketak.

    Boxeoren Kirol-modalitateari dagokionez, honako hauek izango dira diru-laguntzen helburu: nazioarteko titulu ofizial bat lortu daiteken goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa.

  2. 2018. urtean hasten diren lehiaketetarako ematen diren diru-laguntzak ezingo dira erabili urtealdi horretatik kanpoko gastuak ordaintzeko.

  3. Agindu honetatik kanpo geratuko dira honako lehiaketa hauek: kirol-erakusketa edo -ikuskizunak eta nazioarteko eremua eta izaera ez dutenak.

  4. Diru-laguntzak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak nahitaez erabili beharko dira proposatutako lehiaketan zehar, eta, zehazki, publizitateari eta agiriei dagokionez (gutunak, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.).

  5. Ezingo dituzte inola ere diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, bi sexuen arteko berdintasun-tratua eta -aukerak bermatzen ez dituzten egitasmoek.

2018ko deialdirako kopuru honetan finkatu da deialdi honek aurreikusitako diru-laguntzen guztizkoa, gehienez ere: berrehun eta lau mila (204.000) euro. Horietatik, ehun eta bi mila (102.000) euro 2018. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 102.000 euro 2019rako konpromiso-kredituari.

  1. Hauek dira agindu honen bidez arautzen diren laguntzak jaso ditzaketen erakundeak:

    1. Kirol-federazioak, kirol-klubak, kirol-elkarteak eta kirola helburu duten merkataritza-sozietateak, baldin eta legez eratuak izanik erregistro egokian inskribaturik badaude.

    2. Goragoko atalean aurreikusi gabeko erakunde nortasun juridikodunak, baldin eta betekizun hauek konplitzen badituzte: legez eratuak izatea, erregistro egokian inskribaturik egotea eta kirol-modalitateen inguruko jarduerak antolatzea aldian-aldian edo noizean behin.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

  2. Ezingo dute diru-laguntzarik jaso Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden pertsonek edo erakundeek.

    Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzarik lortu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalen bat duten erakundeek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat dutenek ere. Halaber, ezin izango dute diru-laguntzarik lortu, zehapenak ezarritako epean zehar, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalen bat dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

    Halaber, diru-laguntza hau ezin izango dute jaso Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza honek lehiaketa beragatik bideratutako diru-laguntza izendun hartu duten erakundeek.

  3. Era berean, onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak, eta diru-laguntza itzultzearen ordainketak.

  4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Araudiaren 68. artikuluan arautuarekin bat, diruz lagundutako jardueraren atal bat gauzatzea azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak, baldin eta azpikontratazioaren ehunekoa ez bada jarduera horren % 50 baino gehiago.

  1. Laguntzen zenbatekoa zehazteko, lehiaketa bidezko prozedura erabiliko da, eta horren ondorioz, agindu honetako 2. artikuluan esleitutako zuzkidura ekonomikoa honelaxe banatuko da: 11. artikuluan zehaztu irizpideak aplikatuaz, balioespen-fasean eskabideek lortutako puntuazioaren arabera, betiere artikulu honen 3. paragrafoan ezarritako diru-laguntzaren zenbateko maximoa errespetatuz edo, kasua bada, txikiagoa izanez gero, eskatutako zenbatekoa.

  2. Diru-laguntzei buruzko proposamena eta ebazpena egiteko, betiere kontuan izan beharko dira ezarritako diru-laguntzako mugak.

  3. Jarduera bakoitzeko diru-laguntza hogei mila (20.000) eurokoa izango da, gehienez.

  4. Baldin eta, aurreko paragrafoan ezarritako muga aplikatzearen ondorioz, agindu honetan ezarritako balorazio-irizpideen araberako banaketarekin bat etorriaz esleitutako zenbateko guztia erabiltzen ez bada, beharrezko doiketak egin ahal izango dira gaindikina zenbateko osagarriak jaso ditzaketen onuradunen artean banatzeko.

  1. Agindu honetan araututako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Erakundeek diru-laguntza bide elektronikotik izapidetu behar dute nahitaez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. EAEko egoitza elektronikoan ere aurkeztu ahal izango dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

  3. Erakunde interesdunek euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez gauzatu ahal izango dituzte eskabideari lotutako izapide guztiak, helbide hauetan:

    http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/subvencion/2018/organizar_deporte/

    http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/kirol_antolatu/

    Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira:

    http://www.euskadi.eus/misgestiones

    http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

  4. Erakundeek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

  5. Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

  1. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar adina aldiz, laguntzak eskatu dituzten erakundeek beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez da beharko erakunde/pertsona eskatzailearen oniritzirik. Hala ere, eskatzaileak baimen hori beren-beregi uka dezake, baina, kasu horretan, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, honako betebehar hauek konplitu direla egiaztatuko da eskabidean, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

    Erakunde eskatzaileak ez du izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ezta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne, hala xedatzen baitu Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenak.

    Era berean, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du eskabideko eta lagun duen dokumentazioko datu guztiak egiazkoak direla, eta indarreko araudian xedatutako baldintzak betetzen dituela diru-laguntza horien onuradun izateko.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko inongo Erregistro publikotan izena emanda ez dauden erakundeen kasuan, erakundearen eratze-eskritura eta estatutuak.

  4. Ordezkaritza egiaztatzeko, hala dela sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada. Ondorio horietarako, ordezkaritza egiaztaturik geldituko da «apud acta» ahalordetzearen bitartez egin bada, agerraldi pertsonala eginez edo dagokion egoitza elektronikoan agerraldi elektronikoa eginez, edo administrazio publiko eskudunaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu izana egiaztatuz.

  1. Jardueraren memoria (II. eranskina).

    Nazioarteko federazioaren, Europako federazioaren edo nazioarteko liga profesionalaren egutegi ofizialeren kopia, zeinetan jasotzen baita zein lehiaketarako eskatzen den diru-laguntza; edo, bestela, URL lotura, zeinetan kontsulta baitaiteke aipatu egutegia.

    Kirol Kontseilu Gorenak nazioarteko lehiaketa egitea baimentzeko agiria. Lehiaketa ez bada egin eskabidea entregatutako unean, goian aipatutako dokumentua Kirolen Goi Kontseiluak egiten duenean entregatuko da.

    Zirkuitu edo ligaren formatuko lehiaketei dagokienez, erantsi proba guztien egutegia eta haiek non egingo diren jasotzen dituen agiria.

    Lehiaketa jada egina bada, erantsi emaitza ofizialak, betiere parte hartu duten kontinenteak, herrialdeak eta kirolariak zenbat izan diren zehaztuaz. Lehiaketa ez bada egin, erantsi aurreko urteko emaitza ofizialak eta lehiaketan parte hartuko duten kirolari-kopuruari buruzko aurreikuspena.

  2. Lehiaketan Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat aitortzen diren kirolariak parte hartu izana egiaztatzeko agiriak.

    Eskabidea aurkeztean, lehiaketa jada egin bada, arbitroaren akta, eta akta horretan zenbat goi-mailako euskal kirolari zerrendatzen diren egiaztatzeko agiriak.

    Eskabidea aurkeztean, lehiaketa egin gabe badago, lehiaketan parte hartu eta irizpide hori konplitzen duten euskal kirolariei buruzko aurreikuspena, eta haiek goi-mailako direla egiaztatzeko agiriak.

    Baldin eta aurreko urteetan deialdi honetako diru-laguntza helburu duen lehiaketa bereko aurreko edizioak egin izan balira, arbitroaren akta, eta egindako azken lehiaketan izan diren goi-mailako euskal kirolariak zenbat izan diren egiaztatzeko agiriak.

  3. Lehiaketako programa, emakumeen parte-hartzea sustatzen duten kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuz, halakorik balitz. Era berean, maila edo parte-hartze txikiagoko kirol-lehiaketako beste jarduera batzuk egiaztatuko dira, halakorik balitz.

  4. Jarduerako sarrera eta gastuen aurrekontu banakatu eta zehaztua (III. eranskina).

  5. Jarduera beste erakunde publiko edo pribatuekin elkarlanean edo hitzarmen bidez garatzen bada, hori egiaztatzen duen hitzarmen edo kontratuaren kopia. Kasu horretan, eskatzailea ez den erakunde antolatzaileari dagokionez, goragoko paragrafoetan ezarritako agiriak eskatu ahal izango dira.

  6. Eskabidea baloratzeko egoki iritzitako beste dokumentazio osagarria.

  7. Emandako dokumentazio guztiek hizkuntza inklusibo eta ez-sexista izan beharko dute. Gainera, emandako datu guztiek sexuaren arabera bereizita egon beharko dute.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak.

Eskabidea izapidetzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea baloratzeko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurrez, dagokion ebazpena emango da.

Erakunde eskatzaileren batek eskabidea presentzialki aurkeztu badu, zuzenketak aurkezpen elektronikoaren bidez egiteko eskatuko zaio. Horretarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

  1. Balorazio-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertzeko. Honako hauek osatuko dute Batzordea: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria (batzordeko presidentea izango da) eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak izendatutako arlo horretako bi teknikari (horietako bat idazkaria izango da). Batzorde horrek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko langileen aholkularitza izango du diru-laguntza ebazteko erabilitako irizpide teknikoei eta kirol-irizpideei dagokienez.

  2. Era berean, balorazio-batzordearen bileretara bertaratu ahal izango dira, hitzarekin baina botorik gabe, aztertu beharreko gaien inguruan jakintza espezifikoa duten pertsonak, bertaratuen gehiengoak onartuz gero.

  3. Balorazio-batzordea eratzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan ezarritakoa beteko da.

  4. Balorazio-batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, eratu aurretik, interesa duen orok aukera izan dezan beren errefusatze-eskubideaz baliatzeko, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.

  5. Balorazio-batzordeak egokitzat jotzen dituen argibide guztiak eskatu ahalko dizkie eskatzaileei, aurkeztutako eskabideak behar bezala aztertu ahal izateko beharrezkoa dela irizten badio; era berean, beharrezkotzat jotako txosten teknikoak ere eskatu ahalko ditu.

  6. Batzorde horrek arrazoitutako ebazpen-proposamena egingo du, ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari helaraziko dio.

Balorazio-batzordeak aztertuko ditu jasotako eskabideak, eta zehazten diren alderdiak ebaluatuko ditu, jarraian aipatzen diren baremo eta irizpideen arabera:

  1. Probaren edo lehiaketaren maila (50 puntura arte):

    Munduko txapelketak: 50 puntu.

    Europako txapelketa: 45 puntu.

    Munduko txapelketa, zirkuitu edo ligaren formatukoa: 30 puntu.

    Munduko kopa: 35 puntu.

    Kategoria goreneko nazioarteko probak: 30 puntu.

  2. Kategoria absolutua (10 puntu).

    Lehiaketa kategoria absolutukoa dela egiaztatzen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; hala ez bada: 0 puntu.

  3. Lehiaketa programa olinpikoan sartuta egotea (10 puntu).

    Lehiaketa programa olinpikoan sartua dela egiaztatzen duten eskabideek 10 puntu lortuko dituzte; hala ez bada: 0 puntu.

  4. Goi-mailako euskal kirolarien parte-hartzea lehiaketan (5 puntu). Irizpide hori baloratzeko, goi-mailako euskal kirolaritzat hartuko dira Kirol Kontseilu Gorenaren eta/edo Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan goi-mailako kirolaritzat aitortzen direnak.

    Lehiaketan goi-mailako kirolari batek edo gehiagok parte hartzen duela egiaztatzen duten eskabideek 5 puntu lortuko dituzte; halako parte-hartzerik ez bada, aldiz, 0 puntu.

  5. Lehiaketa zenbat aldiz egin den (20 puntura arte): 2018ko edizioa kontuan izanik.

    Edizio-kopuruaren arabera egingo da puntu-banaketa, taula honetan oinarriturik:

    50 edizio baino gehiago: 20 puntu.

  1. 50: 15 puntu.

  1. 40: 10 puntu.

  1. 30: 5 puntu.

  1. 15: 0 puntu.

  1. Goi-mailako kirol-lehiaketari buruzko programan maila eta/edo partaidetza apalagoko lehiaketa-kirolen jarduerak sartzea (5 puntu).

    Emakumeak gutxi ordezkatuta dauden kiroletan emakumeen parte-hartzea sustatzen duten lehiaketak direnean (10 puntu).

  2. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aitortzen ez duen erakundeek antolatutako proba oro nazioarteko beste proba batzuetarako artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

Agindu honetan ezarritako mugak eragotzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk emandako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak eta bestelako baliabideak bateragarriak izango dira, baldin eta helburu bererako badira eta, betiere, gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzei dagokienez, balorazio-batzordeak helarazitako proposamena aztertu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du ebazpena, sei hilabeteko epean, deialdia egiteko agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  2. Ebazpen-epea igarota, interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi zaiola ulertuko da, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

  3. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, agindu honen 9. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar bada, ebazpena emateko epea eten egingo da, izapide horrek eskatzen duen bezainbat denboraz, jakinarazpena jaso eta horri erantzuteko epearen arabera.

  4. Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. artikuluan eta 39/2015 Legearen 43. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazpena egintzat joko da haren edukira sartzen den unean. Kasuan-kasuan ezarritako epealdia, jakinarazpenaren xede-egintza jaso dela adierazteko sinadura elektronikoaren hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

    Jakinarazpenaren xede-egintza erakunde interesdunaren edo, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren eskura (aipatutako dekretuak adierazten duen helbide elektronikoan) jartzen denetik hamar eguneko epea igaro bada eta erakunde edo pertsona horrek ez badu jakinarazpen horren edukira jo, jakinarazpen horri uko egin diola ulertuko da. Halakoetan, izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta, ofizioz edo pertsona edo erakunde hartzaileak hala eskatuta, eduki horietara jotzeko ezintasun tekniko edo materialik egon dela egiaztatzen bada.

    Interesdunak gailu elektroniko bat eta/edo helbide elektroniko bat eman ahal izango du jakinarazpenen oharrak bidaltzeko.

  5. Jakinarazten den ebazpenaren kontra, edo ebazteko epea inongo ebazpenik gabe igarotakoan, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso bat jarri ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Dena dela, uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitakoaren araberako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera ere izan dezakete.

Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamar, esleipen-ebazpena jakinaraztean eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, gainontzeko berrogeita hamar, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatzean, zeina 2019ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Erakunde onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntza-itzultzearen ordainketak.

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuraduna Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon behar da.

Izena emateko edo datuak eguneratzeko Eusko Jaurlaritzako Ogasuna eta Ekonomia Saileko Hirugarren Erregistro Telematikoaren web orri hau erabili https://www.euskadi.eus/y22-tresnak/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dute Diru-laguntza Orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan araututako betebeharren erregimena eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu 50.2 artikuluan ezarritako betebehar-erregimena; zehazki, honako hauek bete beharko dituzte edozein kasutan ere:

  1. Diruz lagunduko den jarduera egitea.

  2. Esleitutako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean, onuradunek ez badiote idatziz eta espresuki uko egiten diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

  3. Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutzen bada lehiaketa, burututakoan, arbitroaren aktak eta lehiaketako behin betiko programa helaraztea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari.

  4. Aurkeztu den aurrekontuan agertzen diren gastuak ordaintzeko erabiltzea diru-laguntza, Kultura, eta Hizkuntza Politikako sailburuaren emate-ebazpenarekin bat etorriaz.

  5. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero beren funtzioen jardunean.

  6. Jarduera beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea diru-laguntza ematen duten organoari. Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

  7. Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta diru-laguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

  8. Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueretan eskatu ahal izango baitira.

  9. Jarduerak irauten duen bitartean, leku agerian jarri behar da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren diru-laguntzaren berri, salbu eta diru-laguntza ematen bada lehiaketa egin ostean.

  10. Jarduera aurkezteko burutzen diren ekitaldi publikoetara deitzea Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza, salbu eta ekitaldia burutu ostean eman bada diru-laguntza; kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera sortutako agirietan jaso beharko da.

  11. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi guztietan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

  12. Jasotako funtsak itzultzea deialdi honen araudian aurreikusitako kasuetan.

Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2019ko martxoaren 31 baino lehen, agindu honen 5. artikuluan ezarritako jarraibideei jarraituz eta diru-laguntzen justifikazioak aurkezteko, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritako kontuan hartuta. EAEko erregistro laguntzaileetan aurkeztu ahal izango dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.

Egiaztagiriak:

  1. Jardueraren gauzatzeari buruzko memoria, zeinetan, gutxienez, jasotzen baitira agindu honetan, baloratuko diren gaiak, datu guztiak sexuaren arabera bereizita dituela.

  2. Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ostean burutu bada lehiaketa, arbitroaren aktak, eta lehiaketako behin betiko programa.

  3. Jatorrizko fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak.

    Faktura elektronikoen bidez ere egiaztatu ahal izango dira gastuak, baldin eta zerga-arloan onartuak izateko betekizunak betetzen badituzte, betiere.

    Jardueraren zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da.

  4. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

  5. Jarduera edo programa gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duten agiriak.

  6. Ekitaldiaren kostuaren behin betiko balantzea; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina).

  1. Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, beharrezko direnak eta 2018. urtean ezarritako epean egiten direnak.

    Diruz lagundutako gastuen eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

  2. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak.

  3. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak, onuradunak, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa hartu aurretik, hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

    Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia-eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

  4. Finantza-gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario- eta erregistro-gastuak eta diruz lagundutako proiektua egiteko gastuak eta administrazio-gastu espezifikoak diruz lagundu daitezkeen gastuak dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta baldin eta hura behar bezala antolatzeko edo egiteko ezinbestekoak badira.

    Honako hauek ezingo dira inolaz ere diruz lagundu:

    1. Banku-kontuetako interes zordunak.

    2. Interesak, errekarguak eta administrazio-zehapenak eta zehapen penalak.

    3. Prozedura judizialen gastuak.

  5. Zergak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta onuradunak egiazki ordaintzen baditu. Ez dira inoiz diruz lagundu daitezkeen gastuak izango zeharkako zergak, baldin eta errekuperatu edo konpentsatu badaitezke; errentaren gaineko zerga pertsonalak ere ez.

  6. Zeharkako kostuak, diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio onuradunak, arrazoiz dagokion partean, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauekin bat etorriz, eta, betiere, jarduera egiten den aldiari badagozkio kostu horiek.

Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira diru-laguntzaren xedea bete bada, betiere edo, hala badagokio, beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik bestelako diru-laguntza eta laguntza bateragarriren bat jaso bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da diru-laguntzaren araudi erregulatzailean ezarritako baldintzetan eta diru-laguntzen arauak ezarritako onuradun izateko gutxieneko eskakizunak zaintzen badira. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-ebazpena emango du, zeinetan doituko baitira esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoak.

  1. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluaren ezarritakoak dira ustezko ez-betetzeak.

  2. Horrelako ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, osotasunean edo partzialki, betiere xedapen hauen arabera: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorraren, 38/2003 Legearen 37.1 eta 37.2 artikuluak; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 2. artikuluetan ezarritako baldintzak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikulua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak jakinarazten dizu ematen dituzun datuak eta diru-laguntzen deialdi honetako eskabidean eta fitxategietan agertzen direnak «Kultura Kirolen Laguntzak eta Diru-laguntzak» izeneko fitxategi batean sartuko direla. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarena da fitxategia, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 2ko Aginduan dago erregulatuta, agindu horren bidez arautzen baitira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko (hizkuntza-politikaren, kulturaren eta gizarte-hedabideen arloak) datu pertsonalen fitxategiak. Fitxategi horren helburua kirolaren arloko diru-laguntzak kudeatzea da. Fitxategi horren berri aurretik eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak ditu. Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta legeak gaitutako kasuetan.

Datu pertsonalak babesteari buruzko arautegiarekin bat etorriz, datu horiek eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta horien aurka egiteko aukera dute interesdunek, halaxe onartzen baitu beren-beregi Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzara jo beharko dute (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Deialdi honetan parte hartzen duten erakundeek baimena ematen diote Administrazioari emandako datuak konparatu eta aurkeztutako agiriak benetakoak direla egiazta daitezen (Administrazio honen esku egon zein beste Administrazio Publiko batzuen esku egon), laguntzen onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen direla edo betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)