Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko abuztuaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren aurrerapena jendaurrera atera eta entzunaldiaren izapidea betetzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4728
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/08/30
  • Argitaratze-data: 2018/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 23ko 307/2010 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2005-2016 eperako Errepideen II. Plan Orokorraren berrikuspena onartu zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, planak 12 urteko iraupena izango du, baina luzatu egin ahal izango da, berrikuspenen bidez.

Horrela, bada, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Errepideen Plan Orokorraren Batzordeak egindako proposamenak aztertu ondoren, foru aldundiekin eta lurraldearen antolamenduaren eta ingurumenaren, garraioaren, trafikoaren eta ekonomiaren arloetan eskumenak dituzten beste organoekin koordinaturik, Errepideen III. Plan Orokorraren aurrerapena idatzi du, 2017-2028 aldirako; horretan, Planaren xede den sarean egin beharreko aurreikuspenak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak jaso dira.

Errepideen Plan Orokorra euskal administrazio publikoek errepideen arloan duten antolamendu eta koordinaziorako funtsezko tresna da, eta plangintzako gainontzeko tresnekin uztartzeko ondorioetarako, lurraldearen antolamenduko arloko planaren izaera dauka; beraz, onartzen denean, udalerrietako eta hirigintza-eremuetako antolamendu orokor eta bereziko tresnak plan horretan jasotako zehaztapen eta lehentasunetara egokitu beharko dira.

  1. Planaren Aurrerapenak Errepideen Plan Orokorraren Batzordearen aldeko txostena jaso zuen 2018ko uztailaren 2ko bileran.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 12.3 eta 12.4 artikuluetan ezarritakoari men eginez, aurrerapen hori osatzen duen dokumentazioa jendaurrera atera beharra dago, bi hilabeteko eperako, eta, aldi berean, administrazio publiko interesdunei entzunaldia eskaini, oharrak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten.

    Horregatik guztiagatik, eta 2/1989 Legearen 12.3 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7.1.t) artikuluari dagokionez ematen didan eskumena erabiliz, hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorraren aurrerapena eta haren ingurumen-ebaluazioa osatzen duen dokumentazioa jendaurrera ateratzea, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean, partikular eta elkarte interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

    Epe horretan, dokumentazioa jendeak ikusteko moduan izango da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta www.euskadi.eus webgunean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren atalean. Esteka honetan eskura daiteke: http://www.euskadi.eus/web01-a1bideko/eu

  2. Lurraldeetako administrazio publiko guztiei eta gainontzeko erakunde interesdunei, jakinarazpena jasotzen dutenetik edo agindua argitaratzen denetik aurrera, bi hilabeteko entzunaldia eskaintzea, oharrak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 30a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik