Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko uztailaren 14koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, euskal poneya-pottoka zaldi arrazaren berariazko araudia onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3894
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/07/14
  • Argitaratze-data: 2017/08/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Etxeko abereen dibertsitatea funtsezkoa da agrodibertsitaterako. Inguruneak nahiz gizakiak eragindako hautapen-prozesuetatik sortu dira arrazen arteko desberdintasun genetikoak. Etxeko abere-espezie eta -arrazen behar desberdinek, bai eta jokabide eta produktu desberdinek ere, ondorioak dituzte ekoizpen-ingurune bakoitzean. Denetariko ingurune horiek jasangarriak izango badira, denetariko mota genetikoak egon behar dute. Etxeko abereen dibertsitatea gure ondarearen zati bat da, eta zutik eutsi behar diogu hurrengo belaunaldientzat.

Biologia Dibertsitatearen 1993ko Konbentzioak lehenengo aldiz heldu zien biologia-dibertsitatearen alderdi guztiei; lehenengo aldiz aitortu zuen, halaber, biologia-dibertsitatea kontserbatzea gizaki guztien ardura dela eta garapen-prozesuaren zati integral bat dela.

Euskal poneya edo pottoka estandar ofizialeko arraza gisa aintzatetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak pottoka zaldi-arrazaren berariazko araudia onartzeko eman zuen 1995eko ekainaren 7ko aginduaren bitartez. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 12ko aginduak, pottoka zaldi-arrazaren berariazko araudia onartzekoak, aldatu egin zuen aurrekoa eta arraza-ziurtagiriak ezartzeko eta irizpide estandarrak bateratzeko tresnak eskaini zituen, gurutzatzeak antolatu eta optimizatzeaz gain, odolkidetasuna murrizteko. Hori guztia arraza berreskuratzeko eta genetikoki hobetzeko programak bultzatzen dituen zaldi-hazkuntza sustatze aldera. Helburua da, azken buruan, animalien erabilgarritasun ekonomikoa sustatzeko gaitasuna bultzatzea, eta, horrenbestez, arraza autoktono horren etorkizun iraunkorra ere bai. Hori guztia animaliok zenbait zaldi-diziplinetarako (zama arinak garraiatzeko eta saltoak egiteko, esaterako) erabiltze aldera azken urteotan eginiko lanaren ildotik. Pottoka oso aproposa da batez ere umeekin lan egiteko.

Abere-arrazen eta horien garapenerako erakundeen gaineko araudi berria eta, zehazki, Euskal Herriko abere-arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzeko eta abere-arrazak sustatzeko erakundeak arautzeko ekainaren 2ko 81/2015 Dekretua direla medio, egokitu egin behar da Liburu Genealogikoaren kudeaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoak abeltzaintza alorrean duen eskumen esklusiboaren egikaritzaren barruan, eta abere-ekoizpen eta -osasunaren alorreko zerbitzuak Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko uztailaren 24ko 2030/1981 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, honako hau

Indargabetu egingo da Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko azaroaren 12ko Agindua, pottoka zaldi-arrazaren berariazko araudia onartzekoa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 14a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.