Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Enkarterriko astoa arrazaren berariazko arautegia onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 754
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/01/25
  • Argitaratze-data: 2017/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Etxeko abereen dibertsitatea funtsezkoa da agrodibertsitaterako. Inguruneak nahiz gizakiak eragindako hautapen-prozesuetatik sortu dira arrazen arteko desberdintasun genetikoak. Etxeko abere-espezie eta -arrazen behar desberdinek, bai eta jokabide eta produktu desberdinek ere, ondorioak dituzte ekoizpen-ingurune bakoitzean. Denetariko ingurune horiek jasangarriak izango badira, denetariko mota genetikoak egon behar dute. Etxeko abereen dibertsitatea eboluzionatuz joan da 12.000 urte baino gehiagoan, gure ondarearen zati bat da, eta zutik eutsi behar diogu hurrengo belaunaldientzat.

1993ko Biologia Dibertsitatearen Konbentzioak lehenengo aldiz heldu zien biologia-dibertsitatearen alderdi guztiei; lehenengo aldiz aitortu zuen, halaber, biologia-dibertsitatea kontserbatzea gizaki guzien ardura dela eta garapen-prozesuaren zati integral bat dela.

Kontserbazioa eraginkorra izan dadin, besteak beste, bi zutabe behar ditu: lehenik, arrazak identifikatzea eta haien zerrenda egitea; eta, bigarrenik, haiek deskribatzea eta karakterizatzea, haien berezitasunak ezagutzeko eta etorkizunik aberatsena zein arrazatatik letorkeen jakiteko.

Gizarteak eta erakundeek urteak daramatzate Euskal Herriko arraza autoktonoen ondare genetikoaren alde egiten. 2004an egin zen, hain zuzen ere, Enkarterriko astoaren arautegia. Ordutik hona gertatu diren arautegi-aldaketek beharrezkoa egin dute Genealogia Liburuaren egitura eta kudeaketa moldatzea.

Horiek horrela, honako hau

Indargabetu egiten da 2004ko uztailaren 1eko Agindua, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, «Enkarterriko astoa» arrazaren berariazko arautegia onartzekoa.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Sarrera.

Astoa (Equus asinus asinus) da, zalantzarik gabe, gure herrialdean atzerakada handiena jasan duen etxeko animalia, industria-garapena eta nekazaritzako lanen mekanizazioa direla medio. Enkarterriko astoa arrazaren jatorri-eremuak, Enkarterriko eskualdeaz gain (Bizkaia), inguruko beste leku batzuk ere hartzen ditu barne, adibidez Arabako ipar-ekialdea. Orain dela urte gutxi arte, isurialde kantauriarreko baserrietako nekazaritza-lanetan ohikoa zen astoa erabiltzea zamabere eta garraio-animalia gisa, eta oso preziatua zen, zituen ezaugarriengatik, meatzaritza- eta basogintza-lanetan. Horietako lan gehienak mekanizatu egin dira erabat, eta horrek astoa ia-ia desagertarazi egin du. Gaur egun, nekazaritzako lan xume batzuk egiteko erabiltzen dira, adibidez belarra edo egurra garraiatzeko baserrietara, eta euskal baserriaren irudi tradizionalaren oroigarri gisa gelditu dira. Etxe-animalia moduan ere arrakasta handia du, eta, horregatik, astoaren batez besteko adina igo egin da, 25-30 urtera arte. Espainiako Abere Arrazen Katalogo Ofizialak barne hartzen du Enkarterriko astoaren arraza, galzorian dauden arraza autoktonoen taldean, hain zuzen ere. Euskal Herriko abere-arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzeko eta animalia-arrazak sustatzeko entitateak arautzeko martxoaren 4ko 81/2015 Dekretuak Enkarterriko astoaren egoera «larri»tzat jotzen du.

I KAPITULUA

ARRAZA-PROTOTIPOA

  1. Definizioa.

    Arau honetan zehazturiko arraza-prototipoarekin bat datozenak hartuko dira Enkarterriko astoa asto-arrazakotzat.

  2. Barietateak.

    Ez dago barietaterik Enkarterriko astoa asto-arrazaren barruan.

  3. Ezaugarri morfologikoak.

  1. Orokorrak.

    Arraza elipometrikoa da, soslai zuzena du eta proportzio sublongilineoak. Belarri eta apo txikiak ditu.

  2. Erregionalak edo espezifikoak.

    1. Burua: Buru ertaina, sakona, batzuetan handi samarra, baina astuna izatera iritsi gabe.

    1. Kopeta-hezur zabala, zabalera baino luzera handixeagokoa.

    2. Aurpegi laburtua; masailezurra, berriz, zabala, sakona eta beheko ertz konbexua.

    3. Mutur zabala, sakona, ia karratua; sudur-zulo borobilak. Ezpain ertainak eta oso tinkoak; ezpain-komisura ez oso sakona.

    4. Betzulo markatuak.

    5. Begi handiak, aurpegian agerian, gutxi inklinatuak, beheratuak.

    6. Belarri ertainak, batzuetan txikiak, oinarri zabalekoak, mugikortasun handikoak eta ile gutxikoak. Geldi daudenean, zuzenak, paraleloak eta pixka bat atzerantz inklinatuak. Adi daudenean, aurrerantz, tente eta paraleloak; puntek ez dute inoiz elkar ukitzen.

      2. Lepoa: Ertaina, batzuetan laburtua, giharrak gutxi garatuta. Ertz zuzenak eta paraleloak.

      3. Enborra: Paralelo artean, zilindrikoa.

    1. Soingurutzea ertaina, zabala eta gutxi nabarmendua.

    2. Bizkarra: Bizkarraldea zuzena, horizontala eta zabala, giharrak ondo garatuta. Saihets-hezurrak okertuta dauzka.

    3. Bular zabala eta sakona.

    4. Bizkarra: gutxi markatua, bertikalarekin 60.º inguruko angelua osatzen du.

    5. Zerra zabala, oso konbexua eta inklinazio gutxikoa.

    6. Sabelalde bildua.

    7. Buztana oso behetik sortzen zaio; muturrean ile-sorta ugaria.

      4. Gorputz-adarrak: Luzera eta lodiera ertainak. Tendoi indartsuak eta hanka-jarrera bikaina.

    1. Aurreko hankak: besaurrea hanka-hezurra baino luzeagoa da, animalia trostarietan ohikoa izaten dena.

    2. Atzeko hankak: nabarmentzekoa da izterrak hankarekin osatzen duen angeluren zabalera; horrek atzeko herenari bertikaltasun nabaria ematen dio.

    3. Geldi dagoenean, atzeko hankak hanka-hezurraren inguruan barrurantz sartzeko joera du, lehen aipatutako bertikaltasuna dela eta. Aldapa handitan ibiltzeko egokitzapentzat jotzen da.

      5. Apoak: Apo biribil eta txikiak, baina oso gogorrak.

      6. Larrua:

      7. Ilajea eta ilea:

      Ilajea: Arraza honetako animaliek ilajea beltza edo gaztaina-kolore ilunekoa dute; zuritu egiten da begien inguruan, sabelaldean, galtzarbeetan eta azpialdean. Ilajearen ezaugarritzat jotzen da asto horrek duen mutur zuria.

      Ilea: Urtaroen arabera, ilean aldeak daude testuran eta luzeran. Udakoa laburra, fina eta zeta-antzekoa; negukoa, berriz, luzeagoa eta izurtuagoa. Oro har, ilea luzeagoa da belarrien barrualdean. Buztana oso behetik sortzen zaio; muturrean ile-sorta ugaria du.

  3. Ezaugarri zoometrikoak: Honako hauek dira arrazaren ezaugarri zoometriko nagusien batez besteko balioak:

    1. Animalia hauek proportzioak sublongilineoak dira.

    2. Neurria: Gurutzerainoko altuera: Arren kasuan, garaiera 109 eta 123 cm bitartean; emeen kasuan, berriz, 103 eta 123 cm bitartean.

    3. Pisua: Arraza elipometrikoa da. Arrak, 170 eta 210 k. bitartean, emeak, 140 eta 190 k. bitartean.

  4. Izaera eta portaera.

    Otzanak dira, oso bizkorrak.

  5. Ezaugarri baztertzaileak:

    Oro har, baztertzailetzat joko dira tara hereditario edo malformazio fisiko nabari guztiak eta arrazari ez dagozkion ezaugarriak, baita animaliari eragindako aldaketa fisikoak ere, adibidez anputazioak.

    Goiko edo beheko prognatismoa.

    Sexu-organoen anomaliak: monorkidia, kriptorkidia eta anorkidia.

    Animalia zikiratuak.

    Gurutzerainoko altuerak aipatutakoetatik gorakoak edo beherakoak izatea.

    Ilaje pintoa eta zuri-beltza. Ez dira onartzen ile zurien orbanak aurpegian eta hanketan belaunetik edo balaunburutik behera. Bizkarrezurrean marra iluna edo mando-marra ere ez da onartzen.

    Ilaje beltza sabelaldean.

  6. Akatsak.

    Hauek akats morfologikotzat jotzen dira:

    Buru handia.

    Hanka-jarrera akastunak: kuartillak motzegi edo luzeegi.

Kalifikazio morfologikoa kalifikatzaileek egingo dute, kapitulu honen 2.1. puntuak dioenaren arabera.

  1. Animaliak identifikatzea.

    Animaliak behar bezala identifikatuta egon beharko dira, eta espezie honen arautegiko elementuak edukiko dituzte:

    1. Marka: Lepoaren ezkerraldean jarritako muskulubarneko transpondedore elektroniko injektagarria.

    2. Zaldi-azienda identifikatzeko dokumentuak edo pasaportea.

    3. Dagokion jaulkipen-erakundearen datu-baseko erregistroa, eta Abereen Banakako Identifikaziorako Erregistroko erregistroa.

    4. Ustiapen Koadernoko erregistroa.

      Inskribatzeko orduan, identifikatuta egon behar du Genealogia Liburuko edozein erregistrotan. Jaiotza-erregistroetan (JE eta JE-AEO), B Erregistro Osagarrian (BEO) eta Behin Betiko Erregistroan (BBE) inskribatzeko, ez du balioko zaldi-azienda identifikatzeko dokumentuarekin edo hura ordezten duen pasaportearekin egindako erregistroak.

  2. Kalifikazioa morfologikoa.

  1. Baimendutako kalifikatzaileak:

    Genealogia Liburuko Batzordeak urteko ohiko bilkuran proposatuko ditu haren izenean kalifikazioa egiteko baimendutako pertsonak: Baimendutako kalifikatzaileak. Genealogia Liburua eramateko baimendutako erakundeko Batzorde Betearazleak izendatuko ditu, egoki irizten badio.

    Gutxienez kalifikatzaile bat izendatuko da Genealogia Liburua eramateko aitortuta dagoen bigarren mailako elkartekoa den hazle-elkarte bakoitzeko.

    Baimendutako kalifikatzaile batek edo batzuek egin ahal dute animalien kalifikazioa.

  2. Ezaugarri baztertzaileen ebaluazioa.

    Goiko edo beheko prognatismoa.

    Sexu-organoen anomaliak: monorkidia, kriptorkidia eta anorkidia.

    Animalia zikiratuak.

    Gurutzerainoko altuerak aipatutakoetatik gorakoak edo beherakoak izatea.

    Ilaje pintoa eta zuri-beltza. Ez dira onartzen ile zurien orbanak aurpegian eta hanketan belaunetik edo balaunburutik behera. Bizkarrezurrean marra iluna edo mando-marra ere ez da onartzen.

    Ilaje beltza sabelaldean.

  3. Kalifikazio morfologikoan jasotako ezaugarrien ebaluazioa.

    Behar bezala identifikatutako 30 hilabetetik gorako emeei eta 36 hilabetetik gorako arrei egingo zaie, II. Kapitulu honetako 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

    Animaliaren atal anatomikoak edo interes zooteknikoko ezaugarriak aztertuko dira, ezaugarri baztertzailerik duen baloratu ondoren. Amaierako balorazioa GAI edo EZ GAI izango da.

  1. Kalifikatzea.

    Ordenan gauzatuko dira jarduera hauek:

    1. Banakako identifikazioa egiaztatzea.

    2. Ezaugarri baztertzailerik dagoen finkatzea.

    3. Kalifikazio morfologikoa: GAI edo EZ GAI.

    4. Kalifikazio-akta idaztea eta sinatzea (II. Eranskina).

Enkarterriko astoaren Liburu Genealogikoa ondoren azaltzen diren erregistroetan egituratzen da. Erregistro hauetako edozeinetan inskribatzeko, astoak banaka identifikatu behar dira.

  1. Fundazio Erregistroa (FE).

  1. Baldintza hauek bete behar dira:

    1. Emeek 30 hilabete baino gehiago eta arrek 36 hilabete baino gehiago izatea.

    2. Lurralde bakoitzeko hazle-elkarteen erregistroetan inskribatuta egotea.

    3. Arraza-prototipoaren ezaugarriak izatea eta kalifikazio morfologikoan GAI kalifikazioa lortzea.

  2. Animalia bat erregistro horretatik kendu ahal da baldin eta bere ondorengoek ezaugarri baztertzailerik badute.

  3. FEtik irtete hori kalifikatzaileak proposatu eta Genealogia Liburuaren Batzordeak berretsiko du.

  4. Genealogia Liburuaren Batzordeak fundazio-liburua berriz irekitzeko eska dezake, bertan sartu ahal izateko genealogia ezagutu ez arren ustez arraza mantentzen lagundu dezaketen animaliak.

  1. Erregistro Osagarria (EO).

    Fundazio Erregistroa ixten denerako dago Erregistro Osagarria (EO) , baldintza hauek betetzen dituzten emeentzat:

    1. 30 hilabete baino gehiago izatea.

    2. Arautegiari jarraituz, banaka identifikatuta egotea.

    3. Arraza-prototipoaren baldintzak betetzea, GAI kalifikazio morfologikoarekin.

    4. Ezaugarri baztertzailerik ez edukitzea.

      Erregistro Osagarriak (EO) kategoria hauek ditu:

      1. AEO kategoria.

      1. Lehen aipatutako baldintza guztiak betetzen dituzten emeak (oinarrizko emeak).

      2. AEO erregistro horrek jaiotzen atal bat ere izango du (JE-AEO), eta bertan inskribatuko dira, behin-behinean, baldintza hauek betetzen dituzten emeak:

        1. 6 hilabetetik beherakoa izatea edo titia kendu gabe egotea.

        2. AEOko amen eta BBEko edo FEko aiten ondorengoak izatea. Gurasoak identifikatzen dituen jaiotza-agiriaren bidez ziurtatuko da.

        3. Lehen adierazitako moduan identifikatuta egotea. Ezingo dira jaiotzen erregistro honetan inskribatu zaldi-azienda identifikatzeko dokumentua edo hura ordezten duen pasaportea dutenak.

          1. BEO kategoria.

            Kategoria honetako animalia gisa inskribatu ahalko dira Erregistro Osagarrian inskribatuta egoteko baldintzak betetzen dituzten emeak, haien ama AEO kategoriakoa bada eta aita BBE edo FE kategoriakoa, eta aldez aurretik JE-AEO kategorian inskribatuta badaude.

          2. Jaiotza Erregistroa (JE).

            Bi sexuetako animaliak inskribatu ahal dira erregistro honetan, baldintza hauek betez gero:

            1. 6 hilabetetik behera izatea edo titia kendu gabe egotea.

            2. Gurasoak ugalketarako gaitzat kalifikatuta egotea, Fundazio Erregistrokoak edo Behin Betiko Erregistrokoak edo amak BEO dituztenak, arrazaren ezaugarriak badituzte.

            3. Arautegiari jarraituz identifikatuta egotea. Ezingo dira jaiotzen erregistro honetan inskribatu zaldi-azienda identifikatzeko dokumentua edo hura ordezten duen pasaportea dutenak.

            4. Seme-alabatasun genetikoaren kontrola exijituko da, Liburu Genealogikoaren Batzordearen irizpidearen arabera.

              Ama EO eta aita FE edo BBE duten arrak ezin dira sartu Genealogia Liburuko ezein jaiotza-erregistrotan.

          3. Behin Betiko Erregistroa (BBE).

            Erregistro honetan Jaiotze Erregistrotik (JE) datozen animaliak baino ezin izango dira inskribatu, eta betiere honako baldintza hauek betez gero:

            1. Emeek 30 hilabete baino gehiago eta arrek 36 hilabete baino gehiago izatea.

            2. Jaiotzen Erregistroan inskribatuta egotea.

            3. GAI kalifikazio morfologikoa lortzea.

            4. Filiazio genetikoaren kontrol bat edukitzea, Liburu Genealogikoaren Batzordeak eskatzen badu.

            5. Ezaugarri baztertzailerik ez edukitzea.

            6. Arautegiari jarraituz identifikatuta egotea.

              Animalia bat erregistro horretatik kendu ahal da baldin eta bere ondorengoek ezaugarri baztertzailerik badute.

  1. Genealogia Liburuaren Batzordea eratzea.

    Enkarterriko astoaren Genealogia Liburuaren Batzordea eratzen da.

  2. Genealogia Liburuaren Batzordearen eginkizunak.

    Enkarterriko astoa arrazaren Genealogia Liburuaren Batzordeak eginkizun hauek ditu:

    1. Genealogia Liburuaren funtzionamendu- eta lan-prozedurak idaztea eta onartzea, eta eginkizunak zehaztea liburua eramateko aitortuta dagoen erakundeari eta erakunde horren barruan egon litezkeen elkarteei.

    2. Aitortutako erakundearen jardueren jarraipena egitea, batez ere lege-betebeharrena.

    3. Genealogia Liburuaren funtzionamenduko gorabeherak aintzat hartzea eta konpontzea.

    4. Hobekuntza Programako Kudeaketa Batzordearen barruan egongo den animalien genetika-zentroa ezartzea.

    5. Baimendutako kalifikatzaileak proposatzea.

  3. Genealogia Liburuaren Batzordeko kideak.

    Honako hauek izango dira Genealogia Liburuaren Batzordeko kideak, Enkarterriko astoa arrazaren Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundea ordezkatuz:

    Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko presidentea izango da Batzordeko presidentea.

    Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko 3 ordezkari. Lurralde Historiko bakoitzeko batzordekide eta hazle-elkarteen ordezkari izan behar dute. Elkarte horietako bakoitzari kontsultatu ahal zaie izendapena, eta beren arautegiei jarraituz jokatuko dute.

    Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko edo hura osatzen duten hazle-elkarteetako lantalde teknikoko gutxienez kide bat.

    Kide horien artean hautatuko da Batzordeko idazkaria.

    Batzordeko presidenteak egoki jotako autonomia- edo lurralde-administrazioko teknikariak gonbida ditzake bileretara, bere ekimenez edo bi kidek edo gehiagok eskatuta. Teknikari horiek bileran parte hartuko dute, ahotsa bai baina botorik gabe.

  4. Genealogia Liburuaren Batzordearen funtzionamendua.

  1. Ohiko bilkura bat egingo du urtean behin.

  2. Ezohiko bilkura deitu ahalko da, Batzordeburuak berak deituta edo gutxienez kideen % 66k eskatuta.

  3. Ezohiko deialdi hori gutxienez 15 egun lehenago egingo da. Deialdian agertuko da gai-zerrenda, eta gai bakoitzean erabiliko den dokumentazioa banatuko da.

  4. Genealogia Liburuaren Batzordeko kideen % 66 da gutxieneko quoruma.

  1. Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordea eratzea.

    Enkarterriko astoa arrazaren Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordea eratzen da.

  2. Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordearen eginkizunak.

    Honako hauek dira Batzordearen eginkizunak:

    1. Arrazaren Kontserbazio Programa eta helburuak finkatzea, edo Hautapen Programa, lehen helburua betetakoan.

    2. Arrazaren Hedapen Programa eta helburuak finkatzea.

    3. Arrazaren mantentze-, sustatze- eta hobetze-programak garatzea, koordinatzea eta jarraipena egitea.

    4. Enkarterriko astoa arrazaren arraza-prototipoaren aldaketak proposatzea.

  3. Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordearen osaera.

    Honako kide hauek osatuko dute Batzordea:

    1. Enkarterriko astoa arrazaren Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundearen ordezkari gisa:

      Arrazaren Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko presidentea, Batzordeko presidente gisa.

      Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko 3 ordezkari. Lurralde Historiko bakoitzeko batzordekide eta hazle-elkarteen ordezkari izan behar dute. Elkarte horietako bakoitzari kontsultatu ahal zaie izendapena, eta beren arautegiei jarraituz jokatuko dute.

      Genealogia Liburua eramatea aitortu zaion erakundeko edo hura osatzen duten elkarteetako lantalde teknikoko kide bat.

      Ordezkari horietako bat izango da Batzordeko idazkari.

    2. Genealogia Liburuaren Batzordeak hautatutako genetika-zentroko teknikari bat, gutxienez.

  4. Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordearen funtzionamendua:

    1. Hobekuntza Programaren Kudeaketa Batzordea urtean behin bilduko da gutxienez.

    2. Ezohiko bilkura deitu ahalko da, Batzordeburuak berak deituta edo gutxienez kideen % 66k eskatuta.

    3. Ezohiko deialdi hori gutxienez 15 egun lehenago egingo da. Deialdian agertuko da gai-zerrenda, eta gai bakoitzean erabiliko den dokumentazioa banatuko da.

    4. Genealogia Liburuaren Batzordeko kideen % 66 da gutxieneko quoruma. Betiere, genetika-zentroko teknikariak egon behar du bertan, edo, bestela, hark egindako txosten bat, proposamenekin bat datorrela adierazten duena.

      (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik