Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5339
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/25
  • Argitaratze-data: 2017/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez (2017ko martxoaren 1eko EHAA, 42. zk.), Euskadi literatura sariak arautu eta horietarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2017ko otsailaren 13ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

Lehenengoa. 2017ko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

Euskarazko literatura: Asier Serrano Lasa jauna, 2016an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Linbotarrak» izeneko literatura lanagatik.

Gaztelaniazko literatura: Fernando Aramburu Irigoyen jauna, 2016an Tusquets argitaletxeak argitara emandako «Patria» izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao Barruetabeña andrea, 2016an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Xomorropoemak eta beste piztia batzuk» izeneko literatura lanagatik.

Euskarazko literatura itzulpena: Matías Múgica Franco de Medinaceli jauna, 2016an Erein & Igela argitaletxeek argitara emandako François Villonen «Testamentua» izeneko lanaren itzulpenagatik.

Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Valverde Tejedor jauna, 2016an SM argitaletxeak argitara emandako «Versos de Deportes» izeneko lanaren ilustrazioengatik.

Euskarazko saiakera: Arantxa Urretabizkaia Bejarano andrea, 2016an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Bidean ikasia» izeneko lanagatik.

Gaztelaniazko saiakera: Ander Izagirre Olaizola jauna, 2016an Libros del K.O. argitaletxeak argitara emandako «Potosí» izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2017ko otsailaren 13ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan aurreikusitako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urriaren 25ean.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.